I_colaborar_empresas_empleo

Enplegua

Irudia

Unibertsitatetik lan-merkaturako jauzia une garrantzitsua da ikasketak amaitu berri dituen edozein ikaslerentzat. Denoi gertatzen zaigun egoera berria da, eta kasu gehienetan zalantzaz eta galderaz betetako etapa izan ohi da.

Enpresek, bestalde, modu berriak bilatzen dituzte etengabe, unibertsitatean ikasitakoa praktikan jartzeko gogoa duten profesionalak aurkitu eta euren lantaldeetan sartzeko.

GIE Donostian ikasleei enpresa gerturatzeko aktibitateak egiten ditugu, besteak beste, Enpresa-Eguna non inguruko enpresak etortzen diren ikasleekin elkarrizketak egiteko eta curriculumak jasotzeko.

 

Lan Poltsak (Ikasleak)

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak lan poltsa du bere ikasle ohien eskura. Lan poltsaren bitartez enpresek lanak eskaini ditzakete. Beraz, GIEko ikasle ohia bazara, eta lan poltsan egon nahi baduzu, bete dagokizun inprimakia:

 

Lan Eskaintzak (Enpresak)

GIE Donostiak enpresek GAUR-en zintzilikatzen dituzten lan eskaintzak argitaratzen ditu. GIE Eibarren aldiz, lan eskaintza egin nahi duen enpresak lan eskaintza formularioa bete eta bidali behar du.