TALLER-Mindfulness-gestion-del-estres

Mindfulness para la gestión del estrés

Irudia
IZEN EMATEA
Arabako Campusa: 2024ko urtarrilaren 30etik otsailaren 15era
Online: 2024ko martxoaren 1etik 11ra arte

Mindfulness arreta osoa edo arreta kontzientea izatea da.Gure buruan unez une zer darabilgun kontzienteago jakitean datza, epaitu gabe.

Tailer hau taldeko hezkuntza eta psikologia programa bat da, MBSR (Mindfulness Based-Stress Reduction) programan oinarritua. Kalitate estandarrak ditu eta ebidentzia zientifikoetan oinarritzen da.

Mindfulness praktikatuz, arreta hobetuko duzu, ongizatea areagotuko duzu, erresilientzia, autozaintza eta lasaitasun iturri berriak aurkituko dituzu zure bizitzan eta, gainera, zailtasunak eta arazoak eraginkortasun handiagoz kudeatzen lagunduko dizu.

Tailer honekin, denbora bat eskaini nahi dizugu, non lehen pertsonan mindfulness praktika esperimentatuz, zure bizitzan ezinegona sortzen duten barne prozesuak ezagutu ahal izango dituzun eta estres uneetan dauden egoera mental desatseginekin erlazionatzen ikasiko duzun.

Saio bakoitzean, parte hartzaileek astean zehar egin beharreko mindfulness praktikak ikasi eta gorputzari eta buruari arreta eskaintzeko modu berriak ezagutuko dituzte. Gainera, estresa hobeto ulertuko dute eta estresari aurre egiteko azalpen didaktikoak eta ariketak baliatuko dituzte.

Helburuak

  • Midfulness-a eta bere praktikak ezagutaraztea.
  • Estresari emandako erantzun psikologikoa eta fisiologikoa eta estresa maneiatzeko estrategiak ezagutzea.
  • Eguneroko bizitzan midfulness-a erabiltzen ikastea.

Metodologia

Tailer hau berriz ere aurrez aurre egingo da. Lau astez talde txiki batean elkartuko gara, astean behin, 3 orduz, Mindfulness-en praktika ezberdinak ezagutu, ikasi eta esperimentatzeko, baita estresaren erantzunean dauden mekanismoak ezagutzeko ere.

Datak, ordutegiak eta tokia

Arabako Campusa

  • Datak (astelehena): 
    • Otsaila: 26
    • Martxoa: 4, 11 eta 18
  • Ordua: 15:00etatik 18:00etara (3 ordutako saioak)
  • Tokia: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Hezkuntza Egoitzako Gimnasioa
  • Parte hartzaile kopurua: 30
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Oharra: Esterilla bat eta manta arin bat eramatea gomendatzen da

Online

  • Datak (asteazkena): 
    • Apirila: 8, 15, 22 eta 29
  • Ordua: 15:00etatik 18:00etara (3 ordutako saioak)
  • Tokia: Online
  • Parte hartzaile kopurua: 25
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Oharra: Esterilla bat eta manta arin bat eramatea gomendatzen da

Irakaslea

Lucía Pérez Vela. Osasun-psikologo orokorra. Mindfulness irakaslea (MBSR Teacher at Brown University).

Harremanetarako

Helbide elektronikoa: talleres.sap@ehu.eus

Izen ematea

IZEN EMATEA
Arabako Campusa: 2024ko urtarrilaren 30etik otsailaren 15era
Online: 2024ko martxoaren 1etik 11ra arte