VOLVER

HERRAMIENTAS-SEGUIMIENTO-Insignias

Dominak (edo Badges)

Dominak ezarritako helburu bat lortzeagatik ikasle bati egoki dakizkiokeen aitorpena dira. Automatikoki edo eskuz eman daitezke. Jolas dinamika batean edo ikasleen partaidetza sustatzeko erabil daitezke.

  • Dominak ikastaro edo leku mailan eslei daitezke.
  • Erabiltzailean profilean agertzen dira. Ikastaro mailan esleitu direnean, ikastaroan matrikulatuta dauden guztiek izango dituzte ikusgai.
  • Mozilla Open Badges- ekin bateragarriak dira. Beraz, OpenBadges –eko motxilara esportatu daitezke eta ondoren sare sozialetan atxiki (Linkedin, Facebook…).

Konfigurazioa

Gehitu domina berria

"Dominak" menuaren aukera ezberdinak

Dominak > Gehitu domina berria atalean sartu beharko da. Zabaltzen den formularioan dominari buruzko xehetasunak (izena, deskribapena, irudia eta emaileari buruzko informazioa) adierazi beharko dira. Emaileari buruzko xehetasunak adierazterakoan testu planoa denez, nahi dena adieraz daiteke. Gainera, iraungitze data ere zehatz daiteke- besterik adierazi ezean, mugagabea izanik.

Dominaren xehetasunak definitzeko formularioa

Dominetan agertzea nahi den irudia karratua izan behar da- osorik ager daitezen- eta ez da handiegia izan behar. Openbadges orrian sartzerakoan posta elektroniko helbide bat eskatuko da, baina irudi hauek diseinatzeko tresna nahiko intuitiboa eskaintzen du.

Dominaren xehetasun guztiak azaldu eta gorde ondoren, aplikazioak “kudeatu dominak” atalera bideratzen du, non domina aitortzeko irizpideak zehaztu beharko diren.

Kudeatu dominak

Irizpideak

  • Eskuz ematea rolaren arabera: domina eman dezaketen rolak zeintzuk eta rol guztiek onartzea beharrezko bada adierazi beharko da.
  • Ikastaro osaketa: “Ikastaro osaketa” atalean aipatutako baldintzen araberakoak izango dira eskuragarri azaltzen diren aukerak. Besterik adierazi ezean, gutxieneko kalifikazio bat eta domina lortzeko data ezar daitezke.
  • Jarduera-osaketa: honetan azaltzen diren aukerak, aurretik jarduera osatutzat egoteko ezarritako irizpideen araberakoak izango dira.
Domina jasotzeko irizpideak

Gaitu sarbidea

Irizpidea zehaztu ondoren, ezinbestekoa da “gaitu sarbidea” (1) sakatzea erabiltzaileek domina irabazteko aukera izateko.

Domina kudeaketarako atal ezberdinak

Dominak kudeatu

“Domina kudeatzeko” atal honek aukera ezberdinak zabaltzen dituzten hainbat fitxa ditu: 2)  “ikuspegi globala” informazio orokorra erakusten du, (3) “Editatu zehaztasunak” domina sortzerakoan zehaztutako datuak editatzeko aukera zabaltzen da. (4) “Irizpideak” honetan irizpideak erakutsi eta aldatzeko aukera ematen da, (5) “Mezua” jakinarazpen mezua editatzea ahalbidetzen du, (6) “Jasotzaileak” hartzaile zerrenda. Eskuz ematea aukeratuz gero, “Jasotzaileak” fitxak duen jasotzaile zerrendatik  zeintzuk izango diren aukera daiteke. Behin domina emanez gero, ezin daiteke kendu, domina ezabatzen den kasuetan izan ezik- kasu honetan domina mantendu edo ezabatu nahi den aukera ahal izango da.

Domina sortzen den momentuan ezarpen asko blokeatuta gelditzen dira (irizpideak, iraungitze data…).

Jasotako dominak kudeatu

Domina bat lortzen denean, erabiltzaileek jakinarazpen bat jasoko dute bere posta elektronikoan. Jasotzaileak domina kontsultatzeko ondorengo aukerak ditu:

1. Ikastaroaren barruan, Nabigazioa > Oraingo ikastaroa > Dominak > Ikastaroko dominak atalean.

Domina kontsultatzeko bide bat

2. Erabiltzailearen profilean  joaz Aukerak > Dominak > Kudeatu dominak.

Domina kontsultatzeko beste bidea
Dominak dituen aukerak

Dominaren behealdean aukera ezberdinak azaltzen dira: 1) domina deskargatu eta 2) domina erakutsi/ezkutatu.  

Domina deskargatuz gero, hau OpenBadges-eko motxilan gehi daiteke publikoki erakusteko. OpenBadges-ek domina hori egiazkoa dela ziurtatuko du motxilan gehitu aurretik. Motxilan gordetako dominak sare sozial ezberdinetan (Linkedin edo Twitter)  argitara daitezke.

Erabiltzailearen profilean  joaz Aukerak > Dominak > Dominen hobespenak atalean irabazitako dominak automatikoki erakusteko aukera desmarkatzeko aukera azaltzen da. Plataformako erabiltzaileentzat leku mailan (plataforma) irabazitako dominak erakutsiko dira soilik.

Dominak automatikoki erakusteko/ ez erakusteko aukera