XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Antolakuntza gaitasuna garatzeko gai izatea.
  • Arazoak ebazteko gaitasuna eskuratzea.
  • Beharrezko trebetasunak eskuratzea arazoak definitzeko, ikerketak diseinatu eta gauzatzeko, datuak estatistikoki aztertzeko eta txosten zientifiko bat zuzen idazteko.
  • Gai izatea hezkuntza prozesuetan parte hartzen duten aldagaiak deskribatzeko eta neurtzeko.
  • Hezkuntza aldaketa eta hobekuntzarako teknologia digitalen garrantzia aztertzea, baita horien balizko erronkak eta arriskuak ere.
  • Hezkuntza arloko ikerketarako dokumentu iturri esanguratsuak erabiltzen jakitea.
  • Hezkuntzako ikerketa, txosten eta lanetatik eskuratutako datu kuantitatiboak eta kualitatiboak generoaren ikuspegitik interpretatzea eta analizatzea.
  • Hizkuntzaren erabilera sexistaz kontzientzia hartzea, eta arlo profesionaletan, akademikoetan eta ikerketetan gaztelaniaren erabilera ez-sexista bultzatzeko baliabideak eta tresnak eskuratzea.
  • Ikaskuntzarako autonomia garatzea.
  • Ikerketa diseinuak eta hipotesiak formulatu eta kontrastatzeko prozedurak ezagutzea.
  • Ikerketetako, txostenetako eta hezkuntza lanetako datu kuantitatiboak eta kualitatiboak aztertzea eta interpretatzea.
  • Jarrera kritikoa eta etikoa garatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gizartean, ikerketan eta hezkuntza jardueran txertatzeari begira.
  • Komunikazio gaitasunak eskuratzea.
  • Kritikoki baloratzea ikerketa zientifikoak hezkuntza ezagutzari egiten dizkion ekarpenak.
  • Malgutasuna garatzea, hezkuntza arloko ikerketa bati ekitean.
  • Sexismo joerak identifikatzea jakintza zientifikoan eta haren irakaskuntza-ikaskuntzan, haien neutraltasuna kolokan jarrita eta genero ezaugarri inplizituak agerian utzita.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna eskuratzea.
  • Testu akademiko-zientifikoak egitea, bai idatziz bai ahoz, koherenteak eta kohesionatuak, eta helburu bakoitzerako egokiak.