Breadcrumb

presentacion-master-psicologia-organizaciones-intervención-psicosocial

Masterraren gakoak

Erakundeen Psikologia eta Esku Hartze Psikosozialaren jatorria da psikologia sozial aplikatuaren ondoko bi arlotan dagoen profesionalen goranzko eskaera: pertsona eta taldeak erakundetan eta esku hartze psikosozial eta komunitarioa.

Horretarako, programak ezagutza teoriko eta praktiko sendoak eskaintzen dizkie profesional gazteei, bai eta aipatu arlotan aplikatzeko gaitasunak ere.

Masterraren xedea da gertakari eta prozesu psikosozial gehienak deskribatzea, ebaluatzea, diagnostikatzea, azaltzea eta interpretatzea, aipatuaren esku hartze eta jarraipen egokiak bermatzeko.

Era berean, eta oinarrizko maila batean, eredu, estrategia, metodo eta erreminta berriak diseinatzea bilatzen du, bi espezialitateek barne hartzen dituzten arloetako portaerak, egoerak eta prozesu psikosozialak hobetu ahal izateko.

Gaitasunen garapena osatzeko, praktikak egingo dira profesional ezberdinen zuzendaritzapean, jarduera profesionala gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren gaitasun eta rol ezberdinak praktikatzeko helburuarekin.

Masterrak Psikologia Doktorego Programarako sarbide zuzena eskaintzen die ikerketarako joera duten pertsonei.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Psikologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
ARNOSO MARTINEZ, AINARA

Idazkaritza :
Milagros de Aquino

943018248

4razones-master-psicologia-organizaciones-intervención-psicosocial

Irudia

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Masterraren ikuspegi psikosoziala, pertsonen eta beren taldeko eta erakundeko testuinguruen inguruko prestakuntza bereziarekin, enpresak zein zerbitzu sozial eta komunitarioei loturiko erakundeak barne hartuz.
  • Prestakuntza diziplina anitzeko lan taldetan eta hazkunde taldetan parte hartzea, EPEPk dituen eskari eta kudeaketa beharrei aurre egiteko.
  • Praktikak egingo dira prestakuntza osatzeko. Honela, etorkizuneko erakunde berrikuntzako arlotako (ekintzailetza, erakunde barruko ekintzailetza eta berrikuntza irekia) gaitasunak eskuratzea ahalbidetuz.
  • Irakasleak entzute handiko profesionalak dira beren jarduera arloetan. Ordutegia arratsaldekoa da, bateragarria lanaldiarekin.

salidas-master-psicologia-organizaciones-intervención-psicosocial

Irudia

Irteera profesionalak

  • Erakunde eta enpresen eremuko profesionalak: giza baliabideak kudeatzea, lan taldeak zuzentzea, erakunde aldaketa eta garapena, gidaritza eraldatzailea, ekintzailetza eta erakunde barruko ekintzailetza.
  • Esku hartze psikosozial eta komunitarioaren arloko profesionalak: esku hartze psikosoziala gizarte testuinguru ezberdinetan.
  • Esku hartze, prebentzio eta komunitate-mailako dinamizazioko programak planifikatzea eta ebaluatzea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak