Beste aldaketa batzuk (master)

Barruko beste aldaketa batzuk (UPV/EHU)

Hurrengo aldaketak ez dira Unikuden grabatzen, ikastegiak Gestio Akademikoaren Zerbitzura (seccion.planesdeestudios@ehu.eus) bidaliko baitu aldaketa eskatzeko ikastegiak hartutako erabakia, Graduondoko Batzordeak onartu beharko duena.

  • Batzorde Akademikoa
  • Irakasgai bat beste sail bati atxikitzea (ikastegiaren erabakia eta irakasgaia gabe gelditu eta jasotzen duen sailen baimena, irakasgaiaren ardura bereganatzeko. Gestio Akademikoaren Zerbitzuak txostena eskatuko die irakasleei. Irakaskuntzarako Langileen Zuzendaritzaren aldeko txostena behar da).
  • Irakasgai bat emateko tokia (ikastegiaren erabakia eta irakasgaiaren ardura duen sailaren baimena).
  • Ikerketa lerroak

MALaren zuzendaritzaz arduratuko diren irakasleen zerrendan aldaketak egiteko, ikastegiak Gestio Akademikoaren Zerbitzura (seccion.planesdeestudios@ehu.eus) bidaliko du alta edota baja eman nahi duten irakasleen zerrenda zehatza, adieraziz irakasle berri horiek doktoreak edo ez-doktoreak diren (zuzendarikidetza).

Lanbidera zuzendutako masterren kasuan, IRI ez-doktorea sartzeko MALaren zuzendaritzan, Graduondoko Batzordearen baimena behar da. Ikastegiak Gestio Akademikoaren Zerbitzura (seccion.planesdeestudios@ehu.eus) bidaliko du ikastegiaren erabakia bai eta behar bezala arrazoitutako eskaria ere (Curriculum Vitaea erantsiko da).