Breadcrumb

master-claves-ciencia-tecnologia-cuanticas

Masterraren gakoak

Fisika kuantikoa zientziaren eta ingeniaritzaren erdigunean kokatzen da, mende berri honetan. Master honen programak erabat aitortzen du hori, zientzia eta teknologia kuantikoen hainbat alderditan oinarri solido bat eskaintzen baitu. Unibertsitateko irakasleek eta Ikerbasqueko ikertzaileek irakaskuntza eta tutoretza ardurak hartu dituzte bere gain, eta irakaskuntzan zein ikerkuntzan esperientzia handia dute.

Gure helburua da ikasleek fisikaren baitako zein fisikatik kanpoko akademia- zein lanbide-ibilbideak hautatzeko nahikoa ezaguera eta esperientzia eskaintzea, eta fisikaren eta teknologia kuantikoen abangoardian ikerketak egiteko gaitasuna eskuratuko dute.

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa. Ikasleek bi lanbide-ibilbideren artean hauta dezakete: Oinarrizko Fisika (Grabitazioa, Kosmologia, Materia Kondentsatua eta Eremu Kuantikoa) eta Informazioa eta Teknologia Kuantikoa, edo baita bien gainezarpena. Programak ikasleei ezaguerak eskuratu, sortu eta aurkezteko gaitasunak eskainiko dizkie, eta enfasi berezia ipintzen du ikerketa-talde baten barneko banakako lanean eta ekimenean.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
BLANCO PILLADO, JOSE JUAN

Idazkaritza :
GONZALEZ MARTINEZ DE ANTOÑANA, BLANCA NIEVES / ANA RUIZ

946 01 33 90

master-4-razones-ciencia-tecnologia-cuanticas

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Zientzia eta Teknologia Kuantikoen esparruan Espainian eskaintzen den Master programa bakarra da, eta munduko bakarrenetarikoa.
  • Derrigorrezko ikasgaien enfasi bikoitzak eta masterreko tesi zorrotzak ikasketa berezi egiten dute.
  • Irakasle eta ikertzaileak Europako zientzia kuantikoko ikerketa-konstelazio lider batean kokatzen dira.
  • Zientzia eta teknologia kuantikoen Europako ekimeneko helburuak betetzeko ezaguera duten pertsonak behar dira.

master-salidas-ciencia-tecnologia-cuanticas

Irudia

Irteera profesionalak

  • Karrera akademikoak.
  • Ikerketa zientifikoa eta garapen teknikoa sektore publiko eta pribatuan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak