irakasBERRI-2021-2022

irakasberri ON (Irakasle Berrien Harrera eta Orientazioa)

2023-2024 ikasturtea

Irudia

Programa honek irakasle berriei  UPV/EHUn egingo dituzten lehen urratsetan laguntzea du helburu, zehazki irakaskuntzari dagozkion arloetan.

Irakaskuntzako beste mailetan irakasle izateko trebakuntza ezinbestekoa den bezala, unibertsitatean ez dago aldez aurretik formakuntza pedagogikoa jaso dela ziurtatu beharrik, eta honek, hainbat kasutan, irakasle berriari nolabaiteko kezka sorrarazten dio bere egunerokoan.

Hori horrela, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (SAE-HELAZ) irakasle berriei harrera egin eta gutxieneko orientazio batzuk eman nahi dizkie.

Helburu horrekin, irakasberri ON ikastaroa diseinatu dugu. Tresna erabilgarria eta arina eta garrantzi handiko oinarrizko informazioa ematen duena irakasle gisa hasteko garaian. Gainera, oso informazio lagungarria aurkituko duzu irakasle eta ikertzaile gisa duzun garapen akademikoari dagokionez.

Aurrera eta animo!

 

irakasberri ON