CBL-2018-2019-ZU2RAUNKORRAK

ZU2RAUNKORRAK. Zubi iraunkorrak Gipuzkoako Campuseko zientzia kulturaren eta giza zientzien kulturaren artean

Carlos Santamaria zentroaren argazkia

ZU2RAUNKORRAK proiektuaren xedea da giza zientzien kultura eta zientzia kultura Gipuzkoako Campusean sustatzea eta konektatzea. Horretarako, ondokoak izango dira bere helburuak: 1) campusen arteko erakusketa bat diseinatzea ete ekoiztea; eta 2) erakusketa hori erabiltzea bi kulturen arazoa eta iraunkortasunean duen arazoa ikusarazteko eta gizarteratzeko, Unibertsitate Kritiko Sareko kide diren GGKEk zientziaren komunikazioan paper aktiboa duten tokiko eragileekin harremanetan jarriz, zubiak eraikiz eta zientzia kultura unibertsitatearen erantzukizun sozialarekin lotuz.

  • Koordinatzailea: Antonio Casado Da Rocha
  • Harremanetarako helbidea: antonio.casado@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HFAF)
    • Psikologia Fakultatea
    • Master eta Doktorego Eskola
  • CBL Programako edizioa: II (2018/19)

 

Erakusketa

  • Zu2raunkorrak
    2019ko abenduaren 2tik 27ra bitartean
    Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan (Donostia-San Sebastián)

Argitalpenak