PRESENTACION PORTAL DE TRANSPARENCIA

Aurkezpena

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) aspalditik du hartuta bere gain gardentasunarekiko konpromiso sendoa, eta konpromiso horren oinarria da ezin dela egon benetako demokraziarik gizartearen eskura egongo den informazio fidagarririk gabe. Erakundeen lorpenak azaltzeko, baina baita ere beren hobekuntza arloei buruzko kritikak eta eztabaidak egiteko, informazioa behar da. Informazio hori ematea erakundeen funtzionamenduaren buru diren pertsonen erantzukizuna da.

Unibertsitate kudeaketa, zorrotza eta legearen araberakoa izateaz gain, irekia ere izan behar da. Kudeaketan ezin da egon iluntasun eremurik. Gardentasun Ataria da helburu hori betetzeko daukagun tresnarik garrantzitsuenetako bat: argia ematen dio kudeaketa lanari, eta horren berri ematen die bai unibertsitateko kideei bai gizarte osoari.

Gizartearen aurrean erantzukizunez eta interes orokorraren alde jokatu nahi badugu, kudeaketa gardena da gure bermerik onena. Erakunde guztiek bete beharko lukete printzipio hori, baina unibertsitate publiko batek (goi mailako hezkuntzako erakundea eta erakunde publikoa izanik aldi berean) modu kualifikatuan egin behar du. Horregatik, Gardentasun Ataria ez da bakarrik gure webguneko beste tresna tekniko bat, baizik eta herritarrekiko konpromiso etiko eta sozial baten ondorioa.

Eva Ferreira
UPV/EHUko errektorea