Lineas de Investigación

Ikerketa Ildoak

 

Lerroa 1. BODIPY-ren eratorriak diren funtzio anitzeko laser koloratzaileak

BODIPY-ren moldakortasun sintetikoa azpimarratzekoa da; gune kromoforikoa oso sentikorra da bide sintetiko askoren aurrean eta horrek nahi moduan funtzionalizatzeko aukera ematen du. Ondorioz interesatzen diren propietateak lortzeko koloratzaileak sintetiza daitezke.

1.1.  Zunda fluoreszenteak bioirudian

1.2.  Bi fotoi xurgatzeko kapazak diren BODIPYak

1.3.  Molekula-sentsoreak

1.4.  Koloratzaile multikromoforikoak molekula-antena moduan erabiltzeko  

1.5.  BODIPYak aktibitate kirooptikoarekin.

 

Lerro 2.  Terapia fotodinamikoan oxigeno singletearen lorpenerako fotosensikortzaileak

BODIPYak fotosentikortzaile moduan interes handiko konposatuak dira; funtzionalizazio egokiaren bidez oso fluoreszenteak diren koloratzaileak koloratzaile “ilun” bihur daitezke zeinen egoera tripletea poblazio handikoa den. Konposatu hauen fotofisika giro-baldintzen aurrean sentikor baxukoa izateagatik, lipofilia altuagatik eta fotodegradazioaren aurrean erresistente izanagatik oso erabilgarriak izan omen dira terapia fotodinamikoan

2.1. BODIPY-ren egituran oinarritzen diren fotosensikortzaile berriak.

2.2. Fotosensikortzaileak garraiatzeko nanopartikuluak

 

Lerro 3. Funtzio anitzeko material fotoaktibatuak

Euskarri organikoetan zein ezorganikoetan koloratzaile fluoreszenteen konfinamenduak foto eta termoestabilitatea handitzen du. Gainera, giro-zurruntasunak molekula-mugimendua mugatzen du, agregatu ez-fluoreszenteen formazioa murrizten du eta lehentasunezko orientazioa eragiten du, lortzen diren materialak oso ordenatuak direlarik.

3.1.  Latexko mikropartikuluak

3.2.  Material hibrido porodunak

3.3.  MOF egituran koloratzaileak sartzea

 

Lerro 4. Energetikoki eraginkorrak diren zementu-motako materialen simulazio atomistika.

Zementuaren eta bere osagaien simulazio atomistikoaren bidez zementuaren fisika ezagutu nahi da eta horrela, propietate mekanikoak galdu barik, energetikoki eraginkorragoa izatea lortu nahi da.

4.1. Zementu-mineralen hidratazioa eta zinetika

4.2. C-S-H  gelaren egitura eta hazkundea

4.3. Etekin altuko aplikazioetarako C-S-H gelaren eta zementuaren performance

4.4. Elkarrekintza organiko-ezorganiko (superplastifikatzaile)

 

Aurreko Lerroak

  • Polimeroen Matrizetako Errodaminen Fotofisika. (1995-2002)
  • Argi Polarizatuaren Bidezko Buztin-Geruza Mehetako Ikasketa Anisotropikoa . (1997-2003)
  • Orri-Materialetako Azobentzenoaren Eratorrien cis-trans Fotoisomerizazioa. (1999 – 2000).
  • Buztinen Ur-Esekiduratako Adsorbatutako Koloratzaileen Ikasketa Espektroskopikoa. (1990-2001).
  • Disoluzioko Laserreko Koloratzaileen (Errodaminak eta 7-aminokumarinak) Fotofisika. Egitura Molekularraren eta Disolbatzailearen Eragina (1988- 1994)
  • Disoluzioko Errodaminen Agregazioa. Eraginkortasun Fluoreszentearen Gaineko Eragina. (1980-1989).