VOLVER

ACTIVIDADES-COLABORATIVAS-Glosarios

Glosategiak

Glosategiek termino-definizio zerrendak era kolaboratiboan sortzea ahalbidetzen dute.

  • “Erakusteko era” ezberdinak daude.
Formatua Sarrera Egilea Data Definizioa Irudia Erantsiak
Arrunta, hiztegi erakoa x - - x x Esteka
FAQ x - x x x Esteka
Osorik, egilerik gabe x - x x x Esteka
Osorik, egilea eta guzti x x x x x Esteka
Entzikopedikoa x x x x x x*

* Erantsitako irudiak testuarekin batera erakusten dira.

  • Irakasleak balioztatze forma ezberdinak ezarri ditzake: 1) ikasleen sarrerak argitaratu aurretik balioztatuak izan beharra dutela eskatzen duen aukera bada 2) Glosategi nagusi eta bigarren mailakoak daude. Irakasleak bigarren mailako glosategitik nagusira terminuak esporta ditzake (ikastaro berean).
Irudia
  • Irakasleak sarrera bakoitzean izango den kalifikazioa aktiba dezake.
  • Bista ezberdinak daude eskuragarri (alfabetikoa, kategoria, data, egilea). Bilatzailea erabil daiteke baita.
Irudia
  • Partaideek , aktibatuta izanez gero, sarrerak komenta ditzakete.
Irudia
  • Ikasleek egindako ekarpenak direnez gero, edukiak gune batetik bestera migratzerakoan glosategiaren konfigurazioa soilik migratzen dute. Glosategiak datu fitxategi baten bidez edukiak (terminoak, definizioak, erantsitako fitxategia) esportatu/inportatzeko aukera dauka. Kontutan izan behar da,  inportatzean definizio horren egilea gune berrian ez badago, egile bezala inportazioa gauzatu duen irakasle rola duen erabiltzailea azalduko dela.
  • Eskuragarri dago baita, “estekatze automatikoa” aukera, zeinak foro, zereginetan… agertzen diren terminoei automatikoki estekatzea ahalbidetzen duen.

Erabilera adibideak:

  1. Gizarte Zientzietako irakasle baten proposamena: “Proiektuaren gako-hitzak lantzeko bigarren mailako glosategia prestatuko dugu. Glosategiaren ezarpenetan ikasleen partaidetza mota baieztatuz, ikasle nahiz irakasleen artean osatzen joango gara “entziklopedia” erako glosategia. Horren bidez jakingo dugu, -beste gauza askoren artean-, definizioa, egilea eta data zeintzuk diren.”
  2. Proposatutako irakurgaietatik gutxieneko terminu kopuru bat biltzea eskatzen zaie ikasleei. Zeregin honek  irakasgaia irauten duen bitartean iraungo du eta azken ebaluazioan pisu zehatz bat dauka, puntu erdi hamarretik. Beste batzuetan, puntu estra (eGelak eskaintzen duen aukera, zeinak ezarritako puntuazioa azkenean gehitzea suposatzen duen, beti ere gehienezko nota ez duenean).