VOLVER

ACTIVIDADES-COLABORATIVAS-Bases-de-datos

Datu baseak

Ikasleek era kolaboratiboan lantzen ari diren edukientzat interesgarriak izan daitezkeen erreferentzi bibliografikoen edo beste baliabideen  bilduma egiteko erabil daitezke. Hauek dira datu baseen ezaugarri nagusiak:

  • Irakasleak diseinatutako txantiloi batean datuak gaineratzeko aukera ematen die erabiltzaileei (Sarrerak testua, irudiak edo bestelako informazio-formatuak izan daitezke).
Irudia
  • Datuen edizio eta bistaratzerako eskuragarri dauden txantiloiak bakoitzaren aurkezpenetara egoki daitezke edo “aldagai” hitzak # ikurren artean gehi daitezke baita: adibidez,  #user# txantiloian gehituz gero, zerrenda edo orriko sarreraren egilearen izena azalduko da . Aldaketak editorearekin egitea posible bada ere, akatsen edizio eta garbiketarako errazagoa da  HTML oinarrizko ezagutza izatea.
Irudia
  • Irakasleak,  ikasleek beste kideen sarrerak ikusi ahal izateko, bete beharreko sarrera kopuru bat ezar dezake. Gainera irakaslearen onarpena behar izatea edo iruzkinak gehitzeko aukerak aktiba daitezke.
Irudia

Erabilera adibideak:

  1. Biologiako irakasle batek bere lehen mailako Graduko ikasleei datu base bat egitea eskatzen die beraiek gai bakoitzean egokienak derizkien hitzekin. Gainera, ikaskideek egindako ekarpenak baloratzea eskatuko zaie. Jarduera honekin ikasleek beraien informazio iturriak dibertsifikatzea bilatzen da: “Klaseko apunteak eta Wikipedia albo batera uzten lagunduko die honek edozein gai prestatzerakoan”.