inf_voces_alumnado

V. TOPAKETAK: Ikasleen Ahotsak

Unibertsitatea aukera bat da zuretzat!

Irudia

UPV/EHUk gonbidatzen zaitu desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen esperientzia desberdinak ezagutzera; laguntzak eta baliabideak erabili dituzten ikasleek unibertsitateko ibilbidea kontatuko digute. Unibertsitateko ikasleekin hitz egiteko aukera izango duzu espazio ireki batean. Unibertsitateak inklusioarekin duen konpromisoa eta egiten duen lana ikusiko duzu eta jarduera hau familiarekin partekatu ahal izango duzu. Eman ezazu izena!

PROGRAMA

17:00-18:00: Jardunbide egokiak: desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen esperientziak.

18:00-19:00:

Ikasleentzat: Unibertsitateko ikasleak inklusio-esperientziak partekatzeko solasaldia DBH-ko 4. maila, Lanbide Heziketa eta Batxilergoko ikasleekin.

Familientzat: UPV/EHUn desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituztenentzako laguntzak, baliabideak eta  egokitzapenei buruzko informazio-saioa.

TOPAKETEN EGUNAK, TOKIAK ETA ORDUTEGIA

BIZKAIKO CAMPUSA

2023ko azaroaren 28an, asteartea

Bizkaia Aretoa

Abandoibarra etorbidea, 3

BILBO

GIPUZKOAKO CAMPUSA

2023ko azaroaren 29an, asteazkena

Carlos Santamaria Zentroa

Elhuyar plaza, 2

DONOSTIA

Ordutegia

17:00-19:00

Izen-ematea

Izen-ematea zabalik azaroaren 14tik 17ra