Euskaraldia Informatika Fakultatean 2018

Euskaraldia Informatika Fakultatean 2018

Euskal herri osoko instituzioak eta euskalgintzako eragileak batu dira Euskaraldia antolatzeko (https://euskaraldia.eus/). Informatika Fakultatean gurera ekarri nahi izan dugu: Fakultateko kide guztion argazki bat egin genuen, garapen informatikoen lehiaketa bat antolatu genuen ikasleentzat eta Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldian (ikusi DIFusio@n), lehiaketaren sari-banaketa egitaz gain, Euskaraldian bizitako esperientziak jaso genituen koloretako paperetan.

Informazio osagarria

Euskaraldiako fakultateko argazkia

Euskaraldiako argazkia

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/30

Urriaren 25ean EUSKARALDIAn parte hartuko dugun Informatika Fakultateko kide guztion argazki erraldoia egin genuen.

Argazkilaria: Xabier Artola

Argazkiak bereizmen handiagoan jaisteko:

Garapen lehiaketa

Garapen informatikoen LEHIAKETA

Oinarriak

Irudia

Sari-banaketa

bi diplomak

Euskeraren Nazioarteko Egunaren ekitaldian egin genuen. 2 bigarren sari banatu ziren. Saritutako ikasleek lehenengo beraien lanak aurkeztu zituzten eta, gero, saria eta diploma bana jaso zuten Kepa Sarasolaren eskutik. Ikusi DIFusio@.

  • "Euskarazko testu bat Wikitzea, Belarriprestentzako laguntza". Laura Prieto, Garazi Urkizu eta Julen Urroz. (Ikusi hemen)
  • "Euskaraldia-ko koordinatzaileek txapen banaketa erregistratzeko web aplikazioa". Martxel Eizagirre. (Ikusi hemen)

ZORIONAK!!!

EUSKARALDIA: Euskararen eguna - Gure esperientziak

Gure hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa. Kontatu zure esperientzia. Espero ez zenuen hori.