VOLVER

CREAR-GESTIONAR-TALLER-Actividad-estudiantes

Nola azaldu ikasleak bidali behar duen jarduera?

Tailerraren lehen aldian zehazten da informazio hau, taulan “bidalketa-aldia”rekin identifikatzen da. Funtsean zein den egin beharreko lana, zenbat fitxategi eta zein motakoak bidali behar dituzten- bidali behar izanez gero- zehaztu beharko da.

Garrantzitsuena, ikasleak tailerraren “bidalketa-aldian” sartzean ikusiko duen informazio Ezarpenak editatu > Bidalketaren ezarpenak > Bidalketarako argibideak atalean azaltzen dena dela ulertzea da.

Bidalketaren ezarpenak

Kontuz Ezarpenak editatu > Orokorra > Deskribapena  eremuan informazio garrantzitsua jartzearekin  izan ere, ikasleek bidalketa aurreko aldian soilik ikusiko baitute, posible da inoiz ez ikustea, Ezarpenak editatu > Orokorra > Erakutsi deskribapena ikastaroaren orrian  karratua bete ezean behintzat. Aldi bakoitzeko epe guztiak erakusteko modu egokia izan daiteke hau; nahiz eta informazio hau “tailerraren planifikazio” taulan azaltzen den (oso letra tamaina txikian).

Erakutsi deskribapena ikastaroaren orrian seinalatu ezean deskribapena ez dago eskuragarri ikasleentzat

Kontutan izan behar da baita ebaluazio-aldiko argibideak dagokion aldira iritsi arte ez direla erakutsiko, ondorengo irudian ikus daitekeen bezala (irudi honetan ikusten da ikasleak ez duela argibide gehiago ikusten) Beraz, komeni da “bidalketarako argibideen” baitan, tailerraren baldintzak osatutzat emateko berriro atal honetara bueltatu behar direla adieraztea azalpetxoren baten bidez.

Ikaslearen bista

Bestalde, “Bidalketaren ezarpenak” atalean “Baimendu epez kanpoko bidalketak” aukera agertzen da (Irudia ikusi)- aukera hau “Aldi batetik bestera nola igarotzen da?” galderan sakontzean ikusiko da. Aipatutako eskuliburuko atal horretan, besteak beste, Ezarpenak editatu > Eskuragarritasuna inguruan ere arituko gara, non bidalketa eta ebaluazio datak zehaztuko diren.