comision postgrado competencias

Graduondoko Batzordearen eskumenak

  • Aholku ematea errektoreari eta Gobernu Kontseiluari.
  • Graduondoko ikasketen helburuak onartzeko proposamena egitea Gobernu Kontseiluari, plangintza estrategiko orokorraren barruan, bai eta ikasketa horien akademia antolakuntza etagestiorako arautegien proposamena onartzekoa ere.
  • Graduondoko ikasketetako kalitate batzordeek beren lana zuzentasunez egiten dutela bermatzea eta ziurtatzea.
  • UPV/EHUko graduondoko titulu ofizialetako eta graduondoko berezko ikasketen garapena ebaluatzea, bai eta UPV/EHUko graduondokoen kalitateari buruzko urteko txostena egitea ere.
  • Graduondoko tituluak sortu edo aldatzeko proposamenen berri ematea.
  • Graduondoko ikasketen arloko ikasketa berrikuntzako programen berri ematea.
  • Ikastegiak eta sailak sortu, aldatu eta kentzeko proposamenen berri ematea Gobernu Kontseiluari, kasuan kasuko campuseko batzarra entzun ondoren.
  • Batzordearen eskumeneko diren berezko tituluak luzatzeko erabakia hartzea.
  • Doktorego tesien epaimahaietarako proposamenak egitea.
  • Graduondoko sari bereziak onartzea ikastegiek eta doktoregoko eskolek egindako proposamenari jarraituz.
  • Graduondoko ikasketen harmonizazioa zaintzea.
  • Estatutuek eta horiek garatzeko arautegiek eta indarreko legediak esleitutako gainerako eskumen guztiak, bai eta UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetutakoak ere. Ondorio horietarako, graduondokoei buruzko unibertsitate arauetan Doktoregoko Azpibatzordea edo Akademia Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordea aipatzen diren bakoitzean, aipamen horiek Graduondoko Batzordeari buruzkoak direla ulertuko da.
  • Bere eskumeneko ikasketetako kalitatezko prestakuntza programen katalogoei buruzko iritzia ematea.