comisión de profesorado composición

Irakasleen Batzordeko osaera

 UPV/EHUko Irakasleen Batzordeko burua errektorea izango da, edo horretarako eskuordetza daukan errektoreordea, eta batzordeko kideak izango dira irakasle iraunkor doktoreen taldekoak izanik irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan gutxien dela hamar urteko esperientzia duten zortzi lagun, arautegi honetan zehaztutako prozedurari jarraituz aukeratuak, eta era honetara banatuak: bi (2) Arte eta Giza Zientziak jakintzaren adarrekoak; bi (2) Gizarte eta Lege Zientziak jakintzaren adarrekoak; bi (2) Ingeniaritza eta Arkitektura jakintzaren adarrekoak; bat (1) Zientziak jakintzaren adarrekoak eta bat (1) Osasun Zientziak jakintzaren adarrekoak.
Kideak aukeratzeko prozeduran neurriak zehaztuko dira emakumezko eta gizonezko kideen kopuruak orekatuak izan daitezen.

Errektoreak, edo eskuordetza daukan errektoreordeak, Pertsonaleko Zerbitzuari atxikitako gestio teknikari bat izendatuko du batzordeari aholkularitza teknikoa eman diezaion. Aholkulari izateaz gain, idazkari teknikoa ere izango da, ahotsa izango du baina ez botorik, eta kargutik kenduz gero, gaixorik edo kanpoan egonez gero, administrazio eta zerbitzuetako langile bat, kategoria berekoa eta zerbitzu berera atxikitakoa, izango da haren ordezkoa.

Gobernu Kontseiluak, aparteko kasuetan eta behar bezala arrazoituta, handitu ahal izango du batzordeko kide kopurua, betiere proportzioa gordeta.

Gehienez ere jarraituko bi agintaldi bete ahal izango dira Irakasleen Batzordean

 

OSAERA

  • BATZORDEBURUA

    • Federico Recart Barañano
  • ARTE ETA GIZA ZIENTZIEN JAKINTZA ARLOAN

    • Askoa Ibisate González de Matauco
    • Iñaki Imaz Urrutikoetxea
  • GIZARTE ETA LEGE ZIENTZIEN JAKINTZA ARLOAN

    • Ana Isabel Vergara Iraeta
    • Jesús María Valdaliso Gago
  • INGENIARITZA ETA ARKITEKTURAREN JAKINTZA ARLOAN

    • Jesús Lazaro Arrotegui
    • Ekaitz Zulueta Guerrero
  • ZIENTZIEN JAKINTZA ARLOAN

    • Miren Begoñe Urrutia Barandika
  • OSASUN ZIENTZIEN JAKINTZA ARLOAN

    • Francisco Santaolalla Montoya