comisión euskera competencias

Euskara Batzordearen eskumenak

  •  Aholku ematea errektoreari eta Gobernu Kontseiluari.
  • Hizkuntza plangintza proposatzea Gobernu Kontseiluari, kontseiluak onar dezan.
  • Campusetan eta ikastegietan euskararen erabilera normaldu eta hobetzeko neurri egokiak proposatzea.
  •  Aholkua ematea UPV/EHUko gobernu organoei unibertsitateko hizkuntza politikari buruzko gaietan.
  • Urtero, hizkuntza normalkuntzako neurriak ebaluatzea, eta Gobernu Kontseiluari jarduera txostenaren eta jarduera planaren berri ematea.
  • UPV/EHUn euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzeko arautegia proposatzea Gobernu Kontseiluari, kontseiluak onar dezan.
  • Estatutuek eta horiek garatzeko arautegiek eta indarreko legediak esleitutako gainerako eskumen guztiak, bai eta UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetutakoak ere.