GAZTENPATIA-Guatemala

Gaztenpatia Guatemala

Irudia

Tokiko erakundea:

Proiektua koordinatzeaz arduratzen diren tokiko erakundeko arduradunak:

Kokapena: Chahal, Raxruhá, Chisec eta Fray Bartolomé de Las Casas udalerriak, eta Alta Verapaz departamendua (Guatemala)

Deskribapena: INCIDE elkarteak 15 urte baino gehiago daramatza Iparraldeko Zeharkako Zerrendako udalerrietan lanean. Bertan, emakumeenganako indarkeria prebenitzeko eta arreta emateko jarduerak, biktima izan diren emakumeei arreta emateko psikologoei prestakuntza berezitua, ikastetxeetako irakasle eta ikasleei sexualitateari buruzko prestakuntzak, sexu eta ugalketa eskubideei buruzko sentsibilizazioa, beste emakume batzuei laguntzen dieten emakumeen proiektu produktiboen sustapena, antzerkiaren erabilera eta gazte txotxongilolarien taldeen sorrera, emakumeei zuzenduriko osasun hezkuntza eta beste antolatzen dituzte. Proiektuan parte hartzen duten ikasleek emakume gazte indigena talde batekin elkarlanean jarduten dute, elkarrekin emakumeen eskubideak sustatzeko; hain zuzen ere, Behobia-Donostia lasterketarekin senidetuta dagoen Ak'Wank lasterketan parte hartzera animatzen dituzte.

Lankidetzarako esparruak:

  • 5 udal eskolatako ikasle eta irakasleei laguntza eskaintzea.
  • Indarkeria egoeran dauden emakumeei arreta psikologikoa emateko teknikak.
  • Atletismo eta kirol irakasle indigenen prestakuntza.
  • Nutrizio ikastaroak komunitate indigenetan.
  • Tokiko agintariei prestakuntza ematea emakumeentzako espazio publikoak sor ditzaten.

Proiektuan, UPV/EHUko gradu hauetako ikasleek hartu dute parte: Psikologia, Gizarte Antropologia, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, Giza Nutrizioa eta Dietetika, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Arkitekturaren Oinarriak.

 

Egin diren Gradu Amaierako Lanak eta ikerketak

Irudia
  • I. Edizioa (2015/16)
  • II. Edizioa (2016/17)
  • III. Edizioa (2017/18)
  • IV. Edizioa (2018/19)

Erreferentziako dokumentuak

Irudia