buscador SIMPLE

Argitalpen kalitatea

ARGITALPEN KALITATEA

  • Book Citation Index

2011tik argitaratutako UPV/EHUko sail eta bildumetako liburuak Clarivate Analytics enpresaren Book Citation Index-en daude. Liburuen indize ospetsuena da hori.

  • Ehupress zigilua

Sail eta bildumetako liburuek ehupress kalitate adierazlea daramate. Label horren azpian argitaratzen diren jatorrizko guztiek kanpoko ebaluazio bat gainditu dute, gutxienez bi adituren eskutik gauzatuta, parekoen ebaluazio bikoitz itsua metodoa erabiliz.

  • CEA/APQ zigilua

Academic Publishing Quality (CEA/APQ) edizio akademikoaren kalitatezko zigilua Espainiako Unibertsitateen Editorialen Batasunak (UNE) sustatutako ekimena da eta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioak (FECYT) babesten dute. UPV/EHUren lau sailek eta bildumek CEA/APQ kalitatezko zigilua dute. Historia Garaikidea eta Erdi Aroko eta Aro Berriko Historia izeneko sailak eta Veleia (Antzinaroaren Historia) eta Erdi Aroko Arkeologiari buruzko Dokumentuak izeneko bildumak dira. Zigilua, hain zuzen, argitalpenen kalitatearen lekuko da, ikerkuntza jardunaren arloko merezimenduak balioesteko orduan.

  • SPI adierazkeak
2018an, Scholarly Publishers Indicators (SPI) editore akademikoen adierazleetan, UPV/EHUko argitaletxea 49. postuan kokatu da espainiar editorialen prestigiozko ranking-ean (giza eta gizarte zientzietako adituen iritzietan oinarrituta), bederatzigarrena unibertsitate editorialetan.

SPI Scholarly Publishers Indicators adierazleak editorialen espezializazio maila ere eskaintzen du, diziplinaka argitaratutako tituluen kopuru osoa zein den kontuan harturik (2016ko martxoko DILVE da iturria). Historian, UPV/EHU 19. tokian dago, (UNEDekin batera) bigarren unibertsitatea delarik; Komunikazioan, laugarren unibertsitatea da eta Soziologian zazpigarrena.

  • Publishers Scholar Metrics adierazleak

Publishers Scholar Metrics-en bidez, monografia zientifikoen argitalpenen inpaktua neurtu nahi da, Google Scholar-en 2012ra arte Giza eta Gizarte Zientzien arloan indexatutako espainiar unibertsitate publikoetako irakasle eta ikertzaileek argitara emandako liburuei egindako aipuak aintzat hartuta. UPV/EHU ongi kokatuta dago hainbat arlotan, esate baterako, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatean (11/47); Kazetaritzan (7/37); Politika eta Administrazio Zientzian (30/66); Ekonomian (57/144); Erdi Aroaren Historia (39/97); Historia Garaikidea (71/82); Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak (27/57); Gaztelanian (47/57); Euskal Filologian (2/14); Hizkuntzalaritza Orokorrean (20/26) edo Indoeuropar Hizkuntzalaritzan (10/16).

  • ie-CSIC balorazioa

ie-CSIC zerrendan, 2018ko azaroan argitaratuta, UPV/EHUko argitaletxeak (litezkeen hiru mailetatik: altua, ertaina eta baxua) balio ALTUA lortzen du, bertan jasotzen direlarik 6.700 bat argitaletxe, zein bere balioespenarekin.