CONVOCATORIA-2019-Creacion-cursos-online

Ikastaroak online modalitatean diseinatzeko eta prestatzeko deialdia

Deialdia

  1. Sarrera
  2. Deialdiaren helburua
  3. Proposamenek izan beharreko betebeharrak eta hauen formalizazioa
  4. Proposamenen aurkezpena eta epeak
  5. Aukeraketa eta ebazpen prozedura
  6. Ikastaroak garatu eta  abian jarri
  7. Aitorpena eta  ziurtagiria

Sarrera

Online Irakaskuntza, urrutikoa, era sinkrono edo asinkronoan gauzatzen dena, internet eta informazioaren eta komunikazioen teknologien bidez irakaskuntza-ikasketa prozesua gauzatzen duena  izango litzateke.   Prozesua osotasunean sarean gauza daiteke, plataforma birtualak  bakarrik erabiliz, eta horrela ikasleen ikasketa bermatu (irakaskuntza sarean). Baina online modalitatea,  gelan aurrez-aurre gauzatutako jarduerekin  osatzen den irakaskuntza-ikasketa prozesu zabalago baten parte bezala ere uler daiteke (irakaskuntza erdipresentziala edo blended-learning, b-learning).

2004an Campus Birtuala sortu zenez geroztik, irakaskuntza presentzialari laguntza ematen ari da, bai euskarri teknikoa emanez eta baita UPV/EHUko titulazio ezberdinei instrukziozko diseinuan, ondoko ekintzen bidez: ikasketa helburu duten plataforma birtualak martxan jarriz (Learning Management Systems, LMS), irakaslegoari zuzendutako prestakuntza eskaintzaren bidez (FOPU), multimedia edukiak sortuz, Miriada X plataforman (Massive Online Open Courses, MOOC), Open Course Ware (OCW) egitasmoaren baitan...  online ikastaroak diseinatu eta argitaratzen lagunduz, etab. Ondorioz, unibertsitatean online prestakuntza eskaintzaren eremuan erronka berriei heltzeko eskarmentua duten  irakasle-talde ugari daude.

Baina, UPV/EHUko 2018-2021 Plan Estrategikoak gure unibertsitateak “online prestakuntzan eta etengabeko prestakuntzan estrategi instituzional baten “ gabezia” azpimarratzen du. Hori horrela izanik, “estatu mailako eta nazioarteko unibertsitateek online eta ingelesezko gradu eta graduondoko eskaintzarekin” parekatuz desabantailan dago. “Haziz doan online eta etengabeko prestakuntza  eskariari” erantzuna eman behar zaiola gaineratzen du. Erronka horiek lortzeko, ondoko bi Helburu estrategikoak proposatzen dira:

  • “Graduko eta graduondoko eskaintza eleaniztuna, jasangarria eta kalitatezkoa sustatzea, bai ikasgeletan bai sarean, euskal gizartearen premiei erantzuteko”.
  • “Prestakuntza etengabeko  eskaintza bat garatzea,  bai ikasgeletan  bai sarean, ingurunearen beharrei erantzuteko gai izango dena”.

Testuinguru honetan, eCampus Zerbitzuak (UPV/EHUko Campus Birtuala) irakasle-taldeen esku jartzen ditu multimedia edukiak sortzeko baliabideak eta online ikastaroak sortzeko plataforma ezberdinak:

  1. (plataforma) Miríada X, zeinarekin lankidetza hitzarmena sinatu den eta gaztelania eta portugalera hizkuntza bezala duten komunitateetarako MOOC motako ikastaroak egiteko plataforma egokia den.
  2. (plataforma pilotua) eGelaX, Open edX-en oinarritua, egokia multimedia edukidun eta ikasketa autonomora bideratutako ikastaroetarako (irakaskuntza sarean) Ondorengo hizkuntzerako erabilgarri izango da: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, portulgalera.
  3. (plataforma) eGelaPI, Moodle-en oinarritua, ikastaro erdipresentzialetarako egokia. Ondorengo hizkuntzetarako erabilgarri izango da: euskara, gaztelania, ingeles, frantsesa, alemana eta italiera.

Gainera, oraintsu unibertsitate osoaren esku jarri dira online irakaskuntza bultzatzen duten tresna berriak, adibidez: eGelaportfolio plataforma pilotua, Maharan-n oinarritua eta ikasketa prozesuan zehar lortutako emaitzak islatzen dituzten portfolio elektronikoak sortu, gorde eta aurkeztea ahalbidetzen duena; bilera birtualak gauzatzeko sistema eGela eta eGelaPIn integratua; saio magistralak grabatzeko sistema berria (eGelaRec).

1. DEIALDIAREN HELBURUA

Deialdi honen helburua UPV/EHUn eskaintzen diren irakaskuntzak birtualizatzeko estrategiari babesa ematea da, online irakaskuntza modalitatean esperientzien diseinu eta ezapenekin. Horretarako, eCampus zerbitzuak online ikastaroak sortzeko eskari-prozedura ezarri du.

Deialdi honetan eCampusek bere baliabideak, UPV/EHUko helburu estrategikoekin bat egiteko,  birplanteatu ditu. Horretarako ondoko Ekintzetan arreta jarriko da:

  1. Gaur egungo prestakuntza-eskaintza online modalitatera egokitzea bultzatu. Aldi berean online irakaskuntzan ekimen berritzaileen ezarpena  bultzatuko da.
  2. Etengabeko prestakuntza eta prestakuntza osagarriko programak ezartzen lagundu, bai erdipresentzial eta baita online modalitatean ere.
  3. Era irekiko online kurtsoak sortuz eta emanez, UPV/EHUren online formakuntza-agente izaera nabarmendu, bai estatu mailan, bai nazioarte mailan.

2. PROPOSAMENEK izan beharreko BETEBEHARRAK eta hauen FORMALIZAZIOA

Proposamenak taldeka egingo dira, eta taldeko zein kide izango den koordinatzailea adierazi beharko da. Online ikastaro baten koordinatzaile lanak ondokoek egin ahal izango dituzte: a)eskaera egiteko momentuan UPV/EHUko arduraldi osoko edozein irakaslek; b) unibertsitateko talde ezberdinei bideratutako prestakuntza erdipresentzial edo/eta online eskaintzeko beharra duen UPV/EHUko Zerbitzu arduradunek. Nolanahi ere, irakasle-taldeak gutxienez hiru taldekidez osatuta izatea gomendatzen da.

Hautatua izango den taldeak ondorengo baldintzak onartu beharko ditu:

  • Edukiak originalak izan beharko dira. Koordinatzaileak jabetza intelektualari buruzko araudia errespetatzea bermatu beharko du. Salbuespen modura, posible da norberak sortutakoak diren eta dagoeneko OCW atarian argitaratu diren baliabideak erabiltzea, betiere, Creative Commons lizentziarekin.
  • Ikastaroa emateko erabiliko diren materialak plataforman argitaratzeaz gain, materialak UPV/EHUk eduki irekietarako dituen erakunde atarietan argitaratu ahal izango dira.
  • Onartuak izan diren online ikastaroak, lehen edizioan, edizioa bukatu den ikasturtean, edo hurrengo ikasturtean, eman beharko dira. Gainera, gutxienez bi ediziotan eskaini beharko dira.

3. PROPOSAMENEN AURKEZPENA eta EPEAK

Deialdia Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordetzaren iragarki taulan eta eCampusaren (https://www.ehu.eus/ecampus) web orrian argitaratuko da eta zabalik mantenduko da Errektoreordearen erabaki berria argitaratu arte.

Eskarek proiektuaren ardura izango duen koordinatzailearen Sail edo Zerbitzuko Zuzendaritzaren bermea eduki beharko dute. Berme horretan proposatzen den ikastaroaren izenburua, koordinatzailearen izena,  irakasle-taldea osatuko dutenen izenak eta ikastaroa, lehen edizioan, ematea aurreikusten den ikasturtea adierazi beharko dira.

Proposamenak eCampuseko web orrian prestatutako formulario bidez gauzatuko dira.

4. AUKERAKETA eta EBAZPEN PROZEDURA

Jasotako proposamenen ebaluazioa ikasturtean zehar hiru momentutan izango da: urrian, otsailean eta ekainean. Ebaluazio epe bakoitzean aurreko hilabeteko azken egunera arte jasotakoak aintzat hartuko dira.

Epe barruan eta behar bezala jasotako proposamenak horretarako sortutako batzorde batek ebaluatuko ditu. Batzordea osatuko dutenak honako hauek izango dira:

  • Presidentea: Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko erretoreordea
  • Idazkaria: eCampuseko zuzendaria (UPV/EHUko Campus Birtuala)
  • Kidea: Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuko zuzendaria
  • Kidea: online ikastaroetan esperientzia duen irakasle bat
  • Kidea: eCampuseko teknikari bat

Proposamenak honako irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

  1. Deialdi honetan ezarritako ekintzetara egokitzea.
  2. Irakasle-taldearen esperientzia. Gainera, eCampusek emandako irakaskuntza online edo pareko ikastaroetan parte hartu izana aintzat hartuko da.
  3. Proposamenaren originaltasun, berrikuntza eta egokitasun maila
  4. Proposatuta ikastaroaren antolaketa eta kalitatea. Ikus-entzunezko baliabideen eta ikus-entzunezkoen erabilera egokia. UPV/EHUko online ikastaroei eskatzen zaizkien ezaugarriekin bat etortzea (II. Eranskina)

Ebaluazio prozesuan zehar irakasle-taldearekin bileren bat izatea posible izango da aurkeztutako proposamena aztertu eta bideragarritasuna egiaztatzeko.

Batzordearen proposamena ikusi ondoren, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko erretoreordeak deialdia ebatziko du eta aukeraketaren emaitzaren berri emango du horretarako zehaztutako hilabeteetan (martxoa, ekaina eta urria). Erabakia Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko erretoreordetzaren web orian, eta eCampuseko web orrian argitaratuko da.

5. IKASTAROAK GARATU eta  ABIAN JARRI

UPV/EHUko eCampusak (UPV/EHUko Campus Birtualak) aukeratutako proiektuen garapenean laguntza eskainiko du, dituen baliabideek ahalbidetzen duten neurrian. Onartutako proposamenak aldiberean gauzatu ezin badira, edIKDit irakasle-talde egituratuek aurkeztutako proposamenak lehentasuna izango dute.

eCampus Zerbitzuak gutxi gorabeherako programazio bat adostuko du irakasle-taldeekin, zerbitzuaren baliabideak hobekien aprobetxatzeko asmoz. eCampus Zerbitzuaren laguntza eta Hezkuntzarako laguntza zerbitzuaren aholkularitza  (SAE/HELAZ)  izango dituzte baita. Irakasle-taldeek, ahal den neurrian, bideo eta/edo tutoretzak grabatzeko (polimedia gela), eta eduki grafikoak hobetzeko ekipamendu teknikoa eskura izango dituzte.

Ikastaroen edizioa bukatu ondoren, eCampus Zerbitzuak argitaratuko ditu, irakasle-taldearekin hasiera data eta jardueren hasiera data adostu ondoren. Data horretatik aurrera irakasle-taldea izango da ikastaroko partaideen  jarduerak aurrera eramateaz arduratuko dena.

6. AITORPENA eta  ZIURTAGIRIA

Deialdi honen barne, online ikastaroetan parte hartzen duten irakasleek proiektua bukatzean eCampusek emandako ziurtagiria jasoko dute.

Ikastaro hauetan izena eman eta berau gainditzen duten pertsonek ondorengoek emandako ziurtagiria jasoko dute: i) Miriada X ko arduradunek emandakoa, plataforma honetan egindako ikastaroetarako, ii) ikastaroa emateaz arduratu den UPV/EHUko zerbitzuak, iii) ikastaroa emateaz arduratu den irakasle- taldeko koordinatzailea, beste kasuetan.

 

Leioa, 2019ko urtarrilaren 25ean

 

Idoia Fernández Fernández
Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea
UPV/EHU