Info_Informazio-orokorra_Antolatzaileak

Kongresuaren gaiak

I. Hezkuntza Kongresua

1. Hezkuntza eta pertsonaren garapena

Arlo honetan pertsonon garapenean eta hezkuntzan eragina duten faktore ezberdinen inguruko lanak aurkeztu daitezke. Garapena eta hezkuntza bizitza osoan zehar ematen den prozesu jarraitua denez, adin tarte ezberdinetan egindako lan eta ikerketak onartuko dira. Gainera, prozesu honetan testuinguruaren eta, batez ere, inguru gertuko helduen (irakasle, hezitzaile…) eragina oso handia denez, azken hauen prestakuntza eta formakuntza garapen eta hezkuntza prozesuetan bereiziko lekua izango du ere.

1.1. Lehen haurtzaroa: [0 – 6] urte.

1.2. Bigarren haurtzaroa eta nerabezaroa: [6 – 18] urte.

1.3. Gaztaro eta helduaroa [18 urtetik aurrera].

1.4. Irakasle eta hezitzaileen formakuntza.

2. Metodologia berritzaileak Hezkuntzan

Hezkuntza prozesuetan ikasten duen pertsonaren barneko motibazioa, ikasten duenarekiko interesa, prozesuaren protagonista izatea eta bere gaitasun eta autonomia sustatzea ikasketaren arrakasta sustatzen duten faktore moduan aipatzen dira. Ikaslearen protagonismoa berreskuratu nahian, ikaskuntza metodologia berritzaile asko agertu eta garatzen ari dira azken hamarkadetan hezkuntza maila ezberdinetan (unibertsitate zein derrigorrezko hezkuntza mailetan). UPV/EHUk berak IKD metodologia ezaugarri bereizgarritzat du, eta beraz, kongresu honetan metodologia kooperatibo, dinamiko eta berritzaile horien diseinu, praktika eta ikerketari lekua egingo zaio ere.

2.1.  AOI, POI, kasuen azterketa,...

2.2.  Flipped classroom.

2.3.  Design thinking and creativity.

2.4.  Bestelako metodologia aktibo/berritzaileak.

3.     Baliabide ezberdinen eragina Hezkuntzan.

Metodologiarekin batera, hezkuntza prozesuan erabiltzen diren materialek eragin handia dute irakasteko, hezteko eta ikasteko eran. Informazio eta komunikazioaren gaur egungo gizartean, teknologian emandako aurrerapenak abantaila ugari ekarri ditu hezkuntza arlora, baina baita erronka eta batzuetan, arrisku handi, bai hezitzaile bai hezigaietarako. Ezinbestekoa da, beraz, hezkuntzarako erabilgarriak izan daitezkeen baliabideen inguruan hausnartu eta horien inguruko ikerketa sustatzea, horien erabilera egokian aurrerapausoak emateko.

3.1.  IKTak.

3.2.  Testu liburuak.

3.3.  Emerging technologies.

3.4.  Bestelako baliabide edo horien erabilera berritzaileak.

4.     Hezkuntza eta Gizartea.

Hezkuntza gure gaurko gizartean dauden gatazka, bazterketa, diskriminazio, botere banaketa desorekatu eta, orokorrean, zilegizkoak ez diren egoerei aurre egiteko tresnarik hoberena da. Erronka ugari bizi dugu egunotan, maila eta neurri ezberdinetakoak (ingurugiro gertu eta lokalagoetan zein global edo urrunagoetan). Hezkuntza arlotik erronka horiei heltzeko egiten diren esfortzu, lan eta ikerketak ezagutzea eta zabaltzea ezinbestekoa da, bai arazo horiek hobetu ditzaketen irtenbideak aurkitzeko, bai praktika on horiek eredu gisa ezagutzeko, aldaketa txikien bidez gero eta hobekuntza handiagoak sustatu eta eragiteko.  

4.1.  Hezkidetza eta berdintasuna.

4.2.  Inklusioa.

4.3.  Jasangarritasuna.

4.4.  Bestelako gizarte erronkak.