Mugikortasuna

Movilidad-master-enologia-innovadora

Honako hau da programa akademikoaren barruko mugikortasun plana:

  • SMACCko ikasleek lehenengo 30 ECTS kredituak egiten hasiko dira lehenengo ikasturte akademikoaren lehenengo seihilekoan, HWUn (Erresuma Batua) edo UPV/EHUn (Espainia).
  • Ikasleek hurrengo 30 ECTS kredituekin jarraituko dute lehenengo ikasturteko bigarren seihilekoan, UMONSen (Belgika) edo IHUn (Grezia).
  • Hirugarren seihilekoan, bigarren ikasturteko lehenengo seihilekoan, SMACCko ikasleek HWUn edo UPV/EHUn ikasiko dute, lehenengo ikasturteko lehenengo seihilekoa non egin zuten kontuan hartuta.

Horrek esan nahi du ikasle bakoitzak gutxien dela seihileko batean 3 unibertsitate eta 3 herrialde ezberdinetan ikasteko aukera izango duela.

SMACCaren lau unibertsitate elkartu nagusietatik kanpoko ikasketa aldiak (normalean 4. seihilekoan) ikasleekin batera antolatuko dira, aukeratzen duten tesi gaiaren, bazkide elkartuek (unibertsitateek, ikerketa institutuek eta enpresek) argitaratutako gai eskaintzaren eta errendimendu akademikoaren eta hizkuntza jakitearen arabera.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak