Breadcrumb

master-claves-MESC+

Masterraren gakoak

Karbono maila apaleko ekonomia bateranzko trantsizioak azkartzeko, beharrezkoa da zenbait diziplinaren inguruan zorrotz eta egoki ikertzea, energiaren biltegiratzearen eta konbertsioaren inguruan besteak beste, funtsezkoak direnak beroketa globalari eta segurtasun energetikoari ekitean jasangarritasun arloan sortzen diren desafio gero eta handiagoei aurre egiteko. MESC+ masterrak diziplina arteko ikuspegi batetik lantzen ditu zenbait oinarrizko eremu eta eremu aplikatu: materialen zientzia, elektrokimika, kimika, teknologia fotovoltaikoak, erregai pilen eta baterien teknologia. Bi urtean zehar, MESC+ masterrak aukera ematen die ikasleei hiru kategoria nagusiei loturiko gaitasun ugari eskuratzeko:

  • Kimikaren oinarriei buruzko ezagutza zientifiko sakona: litioa-sufrea, akuosoak, metal airea, superkondentsadoreak, bateria organikoak, bateriak egoera solidoan, ioi metalikoen bateriak, anodo metalikoak, teknika elektrokimiko aurreratuak, baterien ikuskapena, segurtasuna, etab.
  • Know-how: informatika eta modelatua, espektroskopia aurreratuak, baterien ingeniaritza, IoT (Gauzen Interneta), ikerketa bibliografikoa, I+G emaitzen analisia eta emaitza horiei buruzko txostenak sortzea, proiektuen garapena eta exekuzioa.
  • Gizarte gaitasunak: ingelesa, ahozko eta idatzizko komunikazioa, kultura artekotasuna, egokigarritasuna, autoestimua, autonomia, ekimen gaitasuna, sormena, talde espiritua, espiritu kritikoa, etab.

* Prezioa, mugikortasuna, bekak eta hautaketa-prozesuari buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu masterraren web orria https://mesc-plus.eu/

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

120

Iraupena

2 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

(*)

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Université Tolouse III- Paul Sabatier (Frantzia)

Université de Picardie Jules Verne (Frantzia)

Univerza v Ljubljani-University of Ljubljana (Eslovenia)

Warsaw University of Technology-Politechnika Warszawska (Polonia)

CIC- Energigune

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
GANDARIAS GOIKOETXEA, IÑAKI

Idazkaritza :
JAMILA TAMIMY

WEB

master-4-razones-MESC+

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Duela gutxi, zenbait europar politikari eta enpresa zuzendari garrantzitsuk eskatu dute Europako hezkuntza programa bat sortzea, helburutzat izango duena energiaren biltegiratzearen eta konbertsioaren alorreko teknologia berriak garatuko dituzten zientzialariak eta ingeniariak trebatzea.
  • Ez dago beste inon energiaren biltegiratzeari eta konbertsioari buruzko antzeko ikasketa programarik.
  • Europako bost unibertsitateez gainera, parte hartzen dute AEB eta Australiako bi unibertsitatek, Europako ikerketa institutu batek (ALISTORE), biltegiratze energetikoko Frantziako sareak (RS2E), Esloveniako Kimika Institutu Nazionalak (NIC) eta Estatuko ikergune garrantzitsu batek (CIC Energigune).
  • Masterraren tesia egin daiteke unibertsitate eta enpresa ugariri elkarturiko 30 laborategitan (BOSCH, UMICORE, RENAULT, TOTAL, SOLVAY, SAFT, EDF eta SOLVIONIC).

master-participantes-MESC+

Unibertsitate partaideak

Université Toulouse III Paul Sabatier
Université de Picardie Jules Verne
Warsaw University of Technology
Univerza v Ljubljani

master-salidas-MESC+

Irteera profesionalak

MESC+ masterrak aukera ematen du I+G enpresa edo institutuetan lan egiteko edo doktorego ikasketak egiteko materialen ingeniaritza eta zientziaren edota teknologia energetikoaren alorretan.

Erregai fosilekiko mendekotasuna txikitzen goazen neurrian, gero eta garrantzi handiagoa hartzen du energiaren biltegiratze eta konbertsiorako teknologien segurtasuna, kostua eta errendimendua hobetzeak. Alde horretatik, Europako Batzordeak arautegi batzuk onartu ditu, Battery Alliance plataforma sortu da eta Europan bateriak eskala handian ekoizteko oinarriak ezarri dira. Prototipoen garapen, ekoizpen, aplikazio eta birziklapen jarduerez gainera (hainbat mailatan eginiko jarduerak), Europako Batzordearen helburua da europar mailako ikerketa sendotzea FET ekimen enblematiko baten bitartez, guztiz berriak izango diren kontzeptuak eta ideiak arakatu eta garatzeko, oso errendimendu handiko bateria jasangarriak eta bizitza baliagarri luzekoak sortzeko. Hainbat mailatako jardueretarako, ingeniaritza eta ikerketako profesional kualifikatuak behar dira. Aipatzekoa da Europako konpainia handiak (BOSCH, UMICORE, RENAULT, TOTAL, E4V, SAFT eta SOLVAY) lanean ari direla alor honetan eta master honetan ere parte hartzen dutela.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak