Asier Elejoste

Asier Elejoste

Posta elektronikoa

Biografia

Asier Elejostek ingenieritza mekanikoko ikasketak Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan, Eibarren (2009), eta Material berriztagarrien Ingeniaritzako Masterra burutu zuen Donostian, Gipuzkoako ingeniaritza Eskolan (2013), biak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2008-tik FP-arentzako lan egiten La Salle Berrozpe (Andoain) ikastetxean, eta 2010-etik material berriekin sorturiko prototipoen inguruko proiektuen koordinatzailea, gaur egun TKgune deiturikoa. 2016-ean, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurugiroa Sailako ‘Materialak + Teknologiak' taldean (GMT) lanean hasi zen ikertzaile gisa. 2016ko irailetik aurrera GMT taldean doktore-tesia egiten ari da, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) finantzatuta, eta Azpeitiako Tecnaliarekin elkarlanean, Cristina Peña y Amaia Butron doktoreak gidatuta.

Ikerketa

Bere ikerketa banbuak eraikuntza zailean dauzkan aukeretan oinarritzen da. Zehatzago, bambu kainaren erabilera elementu estruktural bezala erabiltzeko. Naiz eta banbua herrialde askotan erabilia den estrukturak egiteko, bere erabilera beti erabiltzailearen edo diseinatzailearen erabaki subjektiboei lotuta egon da. Proiektuaren objektibo nagusia, banbua inpregnazio bidez modifikatzea da produktu homogeneo eta iraunkor bat lortzeko, eta propietate mekaniko egonkor eta ezagunak dituena. Modu honetan banbua eraikuntza berrietan integratu, eragin behar duen indarren arabera dimentsiontzako ahalmenarekin, honentzako elementu finitu bitartez lan egiten duten kalkulu estrukturaleko programak erabiliz.