Breadcrumb

info_vicerrectorado

Arabako Campuseko Errektoreordetza

Irudia

 

Errektoreordetza Arabako Campuseko gobernu organoen egoitza da, eta garai bateko Flandes kuarteletako berritutako pabiloietako batean dago.

Errektoreordetzak Campuseko zerbitzu nagusiak barne hartzen ditu, eta, bertan, bai ikasleek bai publiko orokorrak unibertsitate ikasketekin zerikusia duen mota guztietako informazioa eskura dezakete (administrazioari eta arlo akademikoari dagokiona), baita mota guztietako izapideak egin ere.

 

Campuseko gobernu taldeak bere jarduera gauzatzen duen lekua izatez gain, Errektoreordetzan honako zerbitzu hauek kokatzen dira:

  • Ikasleentzako Argibide Zerbitzua (IAZ)
  • Ikasle Bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroen Idazkaritza
  • Psikologia Zerbitzua
  • Komunikazio Bulegoa
  • Itzulpen Zerbitzua
  • Prebentzio eta Lan Osasunerako Zerbitzua
  • Arkitektura eta Lanen Zerbitzua