Perfil Enrique

Perfil Investigador

Imagen

Enrique Gómez Bengoa (Vitoria-Gasteiz, 1966), kimikako ikasketak burutu zituen Madrileko Unibertsitate Autonomoan (1989) eta unibertsitate berdinean doktoradutza egin zuen (1994), Antonio Echavarren-en zuzendaritzapean. Ondoren, bi postdoc egonaldi egin zituen, lehendabizikoa Göttingen-go Unibertsitatean (Alemania, 1995), Ullrich Groth irakaslearen laborategian; eta bigarrena, Massachusettseko Boston College-n, bi urtez (1996-97), Amir Hoveyda irakaslearekin laneginez. Denboraldi hartan kimika organometalikoaren arloan lanegin zuen. 1998-an Donostira etorri zen, Kimika Fakultatean (UPV-EHU) lanean hasteko Irakasle Asoziatua moduan, 2008-an Agregatua bihurtuz. Azken urteotan, bere taldea Kimika Teoriko eta Konputazionalan murgilduta dago, erreakzio organometaliko eta organokatalitikoen mekanismoak aztertuz. Europako zenbait herrialdetako talde esperimental ezberdinekin kolaborazio aktiboak ezarri ditu, eta horren ondorioz, 100 publikazio esperimental/teoriko inguru lortu ditu.

Scientific Data:

H-index: 34

Published Articles: 105

4 Sexenios (Last one 2014-2019)

Total Citations: 3750 (without self-citation: 3650)

Citations 2021: 350

Directed PhD Theses: 6

ORCID: http://orcid.org/0000-0002-8753-3760