Perfil Arkaitz

Ikerketa Eskakizuna

Irudia

Arkaitz Correa Bilbon jaio zen 1979.urtean. Kimika Zientziak (1997-2002) ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Leioa) eta ondoren Tesi Doktorala egin zuen, Esther Dominguez irakaslearen zuzendaritzapean, Kimika Organika II sailean. Denbora tarte honetan, Groninge-ko Unibertsitatean egonaldi bat burutu zuen, Ben L. Feringa irakaslearen ardurapean. 2006-ko Azaroan, Tesia aurkeztu ostean, bere ikerketa, katalisi metalikoan zentratu zuen, molekula inerteen aktibazioan, hain zuzen ere. Hori burutzeko, hainbat doktoretza-ondoko  egonaldi egin zituen: RWTH Aachen University-Alemania (Carsten Bolm irakaslearen taldean, 2007-2008), CSIC-CIC Cartuja (J. M. Lassaletta irakaslearen taldean, 2010-2011) baita ICIQ-en ere (Ruben Martin irakaslearen taldean 2008-2010, 2011-2014 “Juan de la Cierva” ikertzaile moduan). 2014-ko Apirilean, bere ikerketa gauzatzen hasi zen “Ramón y Cajal” ikertzaile moduan Euskal Herriko Unibertsitatean. 2019-ko Abendutik, Ikertzaile iraunkorra da Kimika Organika Sailan. Azken urte hauetan, Kimika Organometalikoan Espezializatutako Ikertaldearen (KOET) saria "Premio GEQO 2019" eta Thieme Chemistry Journal Award 2020 jaso egin ditu. 2023an, Unibasq-eko Ikerketa Irakaslea akreditazioa lortu egin du.

Produkzio Zientifikoa:

  • H-index: 33
  • Argitalpenen batazbesteko aipamena: 114
  • Guztira aipatutakoa: 6015
  • Urteko batazbesteko aipamena: 289
  • Seiurtekoak: 3 (2002-2007, 2008-2013, 2014-2019)
  • Tesi-zuzendaritzapean: 4

(Datu iturria Scopus, 2023-11-09)