GAZTENPATIA-Ibague

Gaztenpatia Ibagué

Irudia

Tokiko erakundea:

Proiektuaren koordinatzaile arduraduna tokiko erakundean:

Kokapena: Ibagué udalerria, Tolima Departamenduko hiriburua (Kolonbia).

Deskribapena: YAPAWAYRA irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Bere xedea da bakea sustatzea Kolonbian, gizartea eraldatu eta komunitate zaurgarrien bizitza baldintzak hobetzen dituzten proiektuen bitartez. Bere jardueran, fundazioak nekazal herriei, indigenei, emakume, haur, nerabe eta gazteei ematen die lehentasuna, bai eta Kolonbiako gatazka armatuaren ondorioz beren gizarte, politika eta ekonomia eskubideak urratuta izan dituzten komunitateei ere. 2016. urtetik, Yapawayra Fundazioa Ibaguéko 11., 12. eta 13. komunetako gazteekin konprometituta dago. Aipatuetan, Confluencia Juvenil del Sur de Ibagué "SURGIENDO" izeneko elkartean bildu diren 16 gazte erakunde babestu ditu. Ariketa horizontala den elkarte horri esker, gazteek beren talentuak eta bizitza perspektibak aditzera ematen ari dira udal mailan. 2019. urterako, garapen integraleko Gazte Zentro bat eraikitzea aurreikusi dute. Zentro berriari esker, hiriko hegoaldean sorturiko gazte talde ezberdinek beren espazio propioa izango dute kultura, gizarte, kirol, ingurumen eta politika jarduerak garatzeko.

Zehaztutako lankidetza eremuak:

  • Gazte espazio integral bat (gazte zentroa) eraikitzea eta bultzatzea Ibaguéko hegoaldean, lurraldearen adierazpen eta elkarte ezberdinen arteko lankidetzaren epizentroa eta erreferentzia izan dadin.
  • Ibaguéko hegoaldeko gazteen eta beren elkarteen gaitasunak indartzea, beren lurraldeko eta hiriko politika eta komunitate mailan eragina izango duten prozesuak sor ditzaten beren nortasun, ikuspegi eta beharretatik abiatuta.
  • Ibaguéko hegoaldeko gazteen prestakuntza, arte espresio eta praktika, kultura, Kirol, ingurumen, ikerketa, ekintzailetza eta komunitate prozesuak sendotzea.
  • Gazteentzako komunikazio estrategia bat sortzea: beren ezagutza eta ikaskuntza prozesuak indartzea eta beren jarduerak, ekimenak, errealitateak eta beharrak zabaltzea ahalbidetuko die.
  • Gazteen gizarte arazoak eta aldaketa positiboak eragiteko duten potentziala eta gaitasuna ikusaraztea, hiriko gazte taldeekiko enpatia eta elkartasun sentimenduak sortarazteko xedearekin. Horrez gain, lotura iraunkorrak sortzea beren artean.

Proiektuan ondoko UPV/EHUko Graduetako ikasleek parte hartu dute (2018/19 ikasturte akademikoaren hasiera)

Egindako Ikerlanak eta Gradu Amaierako Lanak

Irudia
  • IV. Edizioa (2018/19)

Erreferentzia dokumentuak

Irudia

Facebook

Confluencia Juvenil Surgiendo

Confluencia Juvenil Surgiendo is on Facebook. Join Facebook to connect with Confluencia Juvenil Surgiendo and others you may know. Facebook gives people the power to share and makes the world more...

Youtube

SURGIENDO TV Confluencia Juvenil del Sur de Ibagué

El canal de SURGIENDO es una ventana para las producciones de COCOSUR, Colectivo de Comunicación Popular de la Confluencia Juvenil del Sur de Ibagué.