MONITORIZACION-ENERGIA-Facultad-Educacion-Filosofia-Antropologia

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Gipuzkoako Campusa)

Lan-taldea

UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak monitorizazioaren bidez eta UPV/EHUko ikastegietako sistema eta patroietan energiaren eraginkortasuna hobetzera bideratutako estrategien lanketa parte-hartzailearen bidez energia elektrikoa erantzukizunez kontsumitzeko sentsibilizazio proiektuan hartu zuen parte 2016/17 ikasturtean.

Monitorizatutako eremuak

2009ko hari bakarreko datuen arabera, honako hauek izan ziren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean monitorizatutako zirkuituak:

  • Eraikinaren zirkuitu orokorra
  • Galdara-gelako zirkuitua
  • 3. eta 4. solairuko zirkuitua
  • Eraikinaren beste erabilera batzuetarako zirkuitua
  • Kafetegiko zirkuitua

Monitorizatutako eremuen analisia

Monitorizatutako lau zirkuituetan hartutako neurriak analizatu ziren, horrela, kontsumoen eta eskarien urteko bilakaera eta asteko kontsumoak ohiko irakaskuntza dagoen aste batean duen bilakaera aztertzeko. Jarraian ikus daiteke monitorizatutako bost zirkuituen urteko kontsumoari dagokion grafikoa. Maximetro baten bidez neurtu ziren, eta bertan ikus daiteke galdara gelako eta kafetegiko zirkuituek kontsumo handia dutela.

Neurri horiei esker, posible izan zen erabiltzaileen eta ekipoen jokaera patroiak ezartzea, kontsumoa optimizatzeko epe laburrerako, ertainerako eta luzerako estrategiak definitze aldera. Honako hauek dira estrategia horiek definitzerakoan aintzat hartu beharreko oharrik garrantzitsuenak:  1) irakaskuntzarik ez dagoen orduetan funtzionatzen zeuden elementuak identifikatzea; 2) zirkuituen funtzionamendua karakterizatzea eskaririk handiena dagoen momentuetan eskari hori murrizte aldera; 3) prestakuntza praktikoa ematea SBri monitorizazioaren emaitzen potentzialari buruz; 4) zuzen daitekeen funtzionamendua duten ekipoak eta egoerak identifikatzea eta eskuz desaktibatu ezin diren ekipo eta elementuak automatizatzea; 5) ekintza espezifikoak ezartzea kontsumoak murrizteko (ordutegiak berrantolatzea optimizazioa aintzat hartuz, progresiboki ekipoak ordeztea, etab.). Gainera, azpimarratzeko modukoa da zabaldu egin behar dela sistemen monitorizazioa gainontzeko zirkuitu eta zerbitzu eta ekipoetara.

1. grafikoa: monitorizatutako bost zirkuituen urteko kontsumoa
2. grafikoa: gailuengatiko laburpena

Ekintza taldea

Honako hauek osatu zuten taldea: ikastegiko dekano eta dekanorde batek, irakasle eta ikertzaile (II) batek, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren (AZP) kolektiboko pertsona batek eta Gipuzkoako Campuseko arkitekto batek.

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko proiektuaren koordinatzailearen harremanetarako datuak (Gipuzkoako Campusa)

  • Iñaki Marko Juanikorena
    Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa.
    Helbide elektronikoa: inazio.marko@ehu.eus
  • Francisco Javier Monzón Gonzalez
    Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanordea.
    Helbide elektronikoa: javier.monzon@ehu.eus