Bilboko osasun arloko diagnostikoa

Hiri-osasuna: Bilboko osasun arloko diagnostikoa

Bilboko Udalak, Osasun eta Kontsumo Sailaren bidez, martxan jarri du Bilboko Lehenengo Osasun Plana jartzea planteatu du lehentasun moduan, 2015-2019 agintaldirako. Izan ere, jakitun da zein garrantzitsuak diren ekintza horiek Bilboko herritarren osasunerako. Plan horren helburua biztanleen ongizatea handitu eta osasun arloan egon daitezkeen desberdintasun sozialak murriztea da.

Plana bera sortu eta formulatzeko, ezinbestekotzat jo da hiri mailako osasun egoeren eta hori baldintzatzen duten egoera sozialen berri emateko diagnostiko bat egitea auzo eta barrutien arabera, baita hiriaren osotasuna kontuan hartuta ere. Diagnostiko horren helburua zera izan da: osasunaren adierazle nagusiak kuantifikatu eta azaltzea, eta hiriko osasun-aktiboak, beharrizanak eta martxan jarri beharreko jarduera-eremu nagusiak identifikatzea, gizarte eragile desberdinen ikuspegitik.

Horrela, Bilboko osasun diagnostikoak bi zati ditu:

-Diagnostiko kuantitatiboa: osasunari buruzko adierazle neurgarriak eta osasunaren gizarte-baldintzatzaileak aztertzea, banaketa geografikoaren maila desberdinak kontuan izanda (auzoa, barrutia, udalerria, beste Osasun Erakunde Integratu batzuekiko eta beste euskal hiriburu batzuekiko konparazioan).

-Diagnostiko parte-hartzailea ikerketa kualitatiboko tekniken bidez landu da, helburu honekin: osasun arloko langileek hiriko eta auzo bakoitzeko osasun aktiboen beharrizanen inguruan duten pertzepzioa, eta auzokide elkarte eta hirugarren sektoreko elkarteen bidez lantzen den gizarte ongizatea. Horrela, ikuspegi subjektibo bat lortu da honen guztiaren inguruan: osasuna, baldintzatzaileak, eta auzoetan sortzen diren oztopoak, erraztasunak eta eragileak.

Gainera, diagnostiko kuantitatiboan jasotako datuak erabiliz, online tresna bat diseinatu da, datu horiek modu erraz eta dinamikoan ikusi ahal izateko.

Hemen ikus dezakezu.

Osasunaren diagnostikorako partaidetza-prozesuaren berri ematen duten bi artikulu ere argitaratu dira: