Breadcrumb

SAREPRINT-Que-hacer-para-imprimir

Zer egin behar dut inprimatzeko?

  1. Sartu hemen: sareprint.ehu.eus

  2. Sartu zure kredentzial korporatiboak, UPV/EHUkoak, (LDAP kontua), edo txartel batez identifikatu inprimagailuaren panelean bazaude (ikus “Nola identifikatu SarePrint-en txartel batez?”.

  3. Sartu dirua zure saldoan ordainketa pasabide birtualaren bidez. Une bakoitzean erabili beharreko zenbatekoa kargatu dezakezu, edo diru gehiago sar dezakezu, aurrerago zenbateko horretatik gastatzeko.

  4. Emazu zure lana inprimagailura bidaltzeko agindua, baina ez ahaztu, lehenik, zure inprimatze lanaren aurrebista berrikusi behar duzula (batez ere orrialde asko badira). Izan ere, lana bidalitakoan, ez duzu aldatzeko aukerarik izango eta bistaratu duzuna izango da inprimatuko dena. Formatua zuk nahi duzuna ez bada, deuseztatu, eta aldaketak egindakoan berriro bidali. Zalantzarik baduzu, proba bat egin dezakezu hautatutako formatuarekin lehenengo bietarako eta dena espero bezala ateratzen bada, gainerakoa bidali.

  5. Nahi duzunean, eta sistema honetako inprimagailuaren alboan zaudenean*, berriro sartu programan eta lana liberatu. Inprimagailuaren paneletik egin dezakezu, unibertsitateko ordenagailu batetik edo mugikorraren edo tabletaren bidez sareprint.ehu.eus webgunean sartuta. Une horretantxe kenduko zaizu saldotik ordaindu beharrekoa.

  6. Saiatu lanak banan-banan liberatzen.Batzuetan, lan asko aldi berean liberatu nahi ditugunean, arazoak sortzen dira.

Oharra: 72 ordu dituzu lana inprimagailutik ateratzeko; horrela egin ezean, ezabatu egingo da lana.