Eduki publikatzailea

Nortzuk gara

Ongietorria

Irudia
Amaia Inza Bartolomé amaia.inza@ehu.eus UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko Dekanoa

Pertsona eta erakunde asko lan egiten ari gara aberastasunaren banaketa zuzena lortzeko. Begiratoki honek helburu horrekin bat datozenen elkargune bat izan nahi du, non partaideak elkar ezagutu eta esperientziak konpartituko ditugun, lan zama handirik gabe.

Begiratokia Fakultateko Batzarrean aho batez onartua 2018ko abenduaren 20an UPV/EHUren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean sortu da, eta bertan du egoitza, eta haren partaide dira Gezki (gizarte ekonomia) eta Hegoa (garapen jasangarrirako lankidetza eta hezkuntza) institutuak, Parte Hartuz ikertalde finkatua (parte hartzea) eta UPV/EHUko beste pertsona batzuk. Era berean, erakunde kolaboratzaile publiko eta pribatuen sare ireki baten babesa du. Horiek guztiek ikertzen eta emaitzak gizarteratzen lagunduko dute.


Toshare Quienes somos 2

Antolakuntza Batzorde bat egongo da. Batzordeburua UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa edo hark ordezko gisa izendatutako pertsona izango da, eta batzordea osatuko dute fakultate beraren ataleko dekanorde koordinatzaileak edo hark ordezko gisa izendatutako pertsonak, UPV/EHUko Gezki Institutuaren ordezkari batek, UPV/EHUren Hegoa Institutuaren ordezkari batek eta UPV/EHUren Parte Hartuz ikertalde finkatuaren ordezkari batek