Breadcrumb

Info_Informacion-academica_Estudios-de-Grado_Sobre-la-Mención-en-el-Grado-de-Educación

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUETAKO AIPAMENEN INGURUAN

Ikasleek etengabe planteatzen dituzte aipamen edo minorren gaineko zalantzak, bakoitzaren gaikuntza aukerei dagokienez. Testuinguru horretan, galdera eta erantzunez osatutako dokumentu bat landu da, aipamen horien inguruko zalantzak argitzeko, lanbide horiek Euskadiko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan garatzeari buruzko araudiaren esparruan.

1. Zer dira Aipamenak?

Ezagutza arlo baten barruan prestakuntza espezializatua ematera bideratutako ibilbideak edota curriculum-sendotzeak dira. Ekainaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak 9. Artikuluaren 3. Atalean adierazten duen moduan, “Graduko tituluen diseinuak aipamenak barne hartu ahal izango ditu ibilbide edo curriculum-sendotzeei dagokienez”.

Gainera, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan, unibertsitate titulu ofizialak emateari buruzkoan, 5. Artikuluaren 2. Atalean, Graduko tituluei dagokienez, zera adierazten du: “Titulu horien izena honakoa izango da: T arloko Graduatua, hala badagokio, M arloko Aipamenarekin, U Unibertsitateak emana; Graduaren izendapen espezifikoa T izanik, M Aipamenari dagokiona eta U ematen duen Unibertsitatearen izena”. Era berean, aipamen bat baino gehiago gainditu izana egiaztatzen den kasuetan, dagokion tituluaren atzeko aldean agertuko da ikasleak titulua eskatzeko unean adierazitako aipamena (2014ko ekainaren 25eko Ebazpena, EHUrena).

2. Zein Gradutan daude Aipamenak?

Abuztuaren 5eko 1002/2010 EDren arabera, bai Haur Hezkuntzako irakasle Graduan, bai Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduan egon daitezke kualifikazio-aipamenak.

Gainera, Europar Esparruan araututako lanbide bat lortzeko aukera ematen duten Graduen araudi espezifikoak, hala nola Maisuaren lanbidea, horretan sakontzen du. Horrela izanik, ECI/3854/2007 Aginduak eta ECI/3857/2007 Aginduak, biak abenduaren 27koak, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Irakasle lanbidea garatzeko gaikuntza ematen duten unibertsitate tituluak egiaztatzeko baldintzak ezartzen dituztenak, hurrenez hurren, ezartzen dute irakaspen horietan kualifikazio-aipamenak proposatu ahal izango direla, Europako 30 eta 60 kreditu bitartean, maiatzaren 3ko Hezkuntza arloko 2/2006 Lege Organikoaren 13, 14, 17, 18, 19 eta 93 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Lehen Hezkuntzako Magisteritza arloko Graduari buruzko araudi espezifiko hori koherentea da lanbide horren garapenaren inguruko araudiarekin, bai eremu publikoari, baita pribatuari dagokionez ere: Azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan lan egiten duten Irakasleen espezialitateak zehazten dituena; eta ekainaren 21eko 476/2013 Errege Dekretua, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuetako Irakasleek eduki beharreko prestakuntza eta kualifikazioaren baldintzak arautzen dituena.

Batetik, lehenengo Errege Dekretuak Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan lan egingo duten Irakasleen espezialitateak ezarri ditu; horrela izanik, espezialitate bakoitzeko titularrek eman ditzaketen arloak zehaztu ditu eta espezialitate desberdinak lortzeko modua arautu du, ikastetxe publikoei dagokienez.

Bestalde, bigarren Errege Dekretuak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako etapetako arlo eta edukiak emango dituzten Irakasleek izan beharreko kualifikazio eta prestakuntza ezarri du, zentro pribatuei dagokienez.

3. Zertarako balio dute Aipamenek?

Aipamenen helburua espezializazio espezifiko bat eskuratzea da, dagokion Gradu tituluari dagokion kualifikazio eta prestakuntzari atxikitzen zaiona; eta, batez ere, Irakasleen espezialitate desberdinak aitortzeko balio du (karrerako funtzionario edota bitartekoa izanda ere), eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan eduki jakin batzuk emateko kualifikazio eta prestakuntza baldintzak betetzeko.

4. Aipamenik behar al da oposaketetara aurkezteko?

Ez. Irakasle Graduak edozein espezialitateko oposaketetara aurkezteko aukera ematen du. Hala ere, oposaketak espezialitateka deitzen dira eta gaitegiaren zati bat, bat dator dagokion aipamenaren irakasgaietan landutako berezko gaiekin.

5. Zein kualifikazio eta profesionalizazio aipamen burutu daitezke Lehen Hezkuntzako Graduan, Bilboko Irakasle Eskolan?

Azaroaren 4ko 1594/11 Errege Dekretuan eta maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuan ezarritakoa kontuan izanda, bi espezialitate daude gure fakultatean:  Atzerriko hizkuntzaren aipamena (ingelesa) eta Heziketa Musikalaren aipamena. Beraz, espezialitate horietako titularrek Lehen Hezkuntzako espezialitateko berezko arloak eman ahalko dituzte.

Era berean, Atzerriko Hizkuntzaren (ingelesa) aipamena lortu ahal izateko, Europako Eremu Bateratuko B2 maila eduki behar da, ingelesari dagokionez. Gainera, Heziketa Musikalaren aipamena lortzeko, musika arloko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da.

6. Atzerriko Hizkuntzaren Aipamena (ingelesa) eta Heziketa Musikalari dagokiona baliagarriak al dira Hezkuntza Musikalaren gaikuntzarako?

Ez. Esan behar da bi aipamen horiek gaikuntza ematen dutela, soilik, Lehen Hezkuntzan Ingeles eta Musika arloei dagozkien irakasgaiak emateko, 1594/2011 Errege Dekretuaren arabera.

7. Zein beste aipamen egiten daitezke Bilboko Irakasle Eskolan?

Ondoren, graduetako bakoitzaren aipamenak deskribatuko dira.

Haur Hezkuntzako Gradua

Lehen Hezkuntzako Gradua

Gizarte Heziketako Gradua

Curriculuma eta baliabideak

Curriculuma eta baliabideak

Gizarte Dinamizazioa eta Lan Komunitarioa

Aniztasun linguistikoa Eskolan

Aniztasun linguistikoa Eskolan

Gizarteratzea

Berrikuntza Haur Eskolan

Berrikuntza Lehen Hezkuntzan

 

Heziketa musikala

Heziketa musikala

 

Atzerriko hizkuntza (ingelesa)

Atzerriko hizkuntza (ingelesa)

 

 

8. Nola egiaztatzen dira atzerriko hizkuntzen EAEko irakasleak?

Lehen Hezkuntzan Atzerriko Hizkuntza (ingelesa) emateko, beharrezkoa da:

a) Lehen Hezkuntza Gradua, atzerriko hizkuntzako aipamena edo ibilbidea (ingelesa), Europako Eremu Bateratuko ingeleseko B2 maila edo hortik gorakoa (maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuan jasotako tituluak, EAEko ikastetxe pribatu eta publikoetan atzerriko hizkuntzetan edukiak emateko gaitasun linguistikoak ezartzen dituztenak eta titulu eta ziurtagiriak aitortzen dituztenak. EAO, 2012-05-29).

b) Lehen Hezkuntza Gradua, atzerriko hizkuntzako aipamena edo ibilbidea (ingelesa), Europako Eremu Baterako ingeleserako C1 maila edo hortik gorakoa (maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuan jasotako tituluak, EAEko ikastetxe pribatu eta publikoetan (unibertsitateak ez direnak) atzerriko hizkuntzetan edukiak emateko gaitasun linguistikoak ezartzen dituztenak eta titulu eta ziurtagiriak aitortzen dituztenak. EAO, 2012-05-29).Aipamen honek honakoetarako gaikuntza ematen du:

  • Irakasleen Ingeles espezialitatea aitortzeko (karrerako funtzionarioa zein bitarteko irakaslea izanda).
  • Ikastetxe pribatuetan Lehen Hezkuntzako ingeles irakasgaia emateko zehaztutako kualifikazio eta prestakuntza baldintzak betetzeko.
  • Gainera, Bilboko Irakasle Eskolak ematen duen atzerriko hizkuntzaren aipamenak (ingelesa) frantseseko ikasgai bat dauka; horrela, aukera ematen du EAEko ikastetxeetan gehien eskainitako bigarren atzerriko hizkuntzaren ezagutzak handitzeko.

9. Zein desberdintasun dago Lehen Hezkuntzako Gradua eta Ingeleseko C1 maila izatearen, eta Lehen Hezkuntzako Gradua eta atzerriko hizkuntzaren aipamena izatearen artean?

a) Atzerriko hizkuntzaren aipamena (ingelesa) izateak esan nahi du ikastetxeetan ingelesa emateko prestakuntza espezifikoa jaso dela.

b) Atzerriko hizkuntzaren aipamena izateak (ingelesa) esan nahi du ingeleseko espezialitateko oposaketara begirako prestakuntza hobea daukazula, izan ere, gaitegiaren zati bat dagokion aipamenaren berezko gaiak dira.

c) Atzerriko hizkuntzaren aipamena izateak (ingelesa) esan nahi du, agian, ikastetxe pribatu eta kontzertatuetan irakasleen kontrataziorako elementu bereizlea izan daitekeela.

d) Atzerriko hizkuntzaren aipamena izateak (ingelesa) esan nahi du Practicum III lana atzerriko hizkuntzako (ingelesa) irakasleekin egiteko aukera izan dela, ikastetxeetan; edo Gradu amaierako lana atzerriko hizkuntzaren (ingelesa) didaktika arloko espezialistekin, fakultatean bertan.

e) Ingeleseko C1 maila eduki baina atzerriko hizkuntzaren aipamenik (ingelesa) ez izateak esan nahi du ez dela ezinbesteko didaktika prestakuntzarik jaso atzerriko hizkuntzako espezialitatean (ingelesa).

10. Nola egiaztatzen da Lehen Hezkuntzako musika espezialitateko irakasle izaera?

Hainbat aukera daude:

  • Lehen Hezkuntzako Gradua, Musika arloko aipamen edo ibilbidea.
  • Lehen Hezkuntzako Gradua + 617/1995 Errege Dekretuko Goi mailako Musika Titulua edo baliokidea.
  • Lehen Hezkuntzako Gradua + Musikologia edo Musikaren Zientzien Historiako Lizentziatura edo Historia eta Musika Zientzien Gradua.
  • Lehen Hezkuntzako Gradua + 2/2006 Lege Organikoko edo 1/1990 Lege Organikoko Musika titulu profesionala. – Lehen Hezkuntzako Gradua + Musika arloko Gradua (631/2010 ED).

Atzerriko Hizkuntzaren aipamenarekin legez (ingelesa):

a) Musika arloko aipamena izateak esan nahi du ikastetxeetan lengoaia musikala emateko prestakuntza espezifikoa jaso dela.

b) Musika arloko aipamena izateak esan nahi du lengoaia musikalaren espezialitateko oposaketara begirako prestakuntza hobea daukazula, izan ere, gaitegiaren zati bat dagokion aipamenaren berezko gaiak dira.

c) Musika arloko aipamena izateak esan nahi du, agian, ikastetxe pribatu eta kontzertatuetan irakasleen kontrataziorako elementu bereizlea izan daitekeela.

d) Musika arloko aipamena izateak esan nahi du Practicum III lana lengoaia musikaleko irakasleekin egiteko aukera izan dela, ikastetxeetan, edo Gradu amaierako lana lengoaia musikalaren didaktika arloko espezialistekin, fakultatean bertan.