Kresala Zinekluba

KRESALA ZINEKLUBA

Irudia

Zinemaren arloan UPV/EHUko ikasleen kultura bizitza aberasteari laguntzeko asmoz, UPV/EHUk eta KRESALA ZINE-KLUBAk lankidetzarako hitzarmen bat sinatuta daukate.

Lankidetza honi esker UPV/EHUko ikasleek sarreretan deskontua daukate KRESALA ZINEKLUBAK antolatzen dituen saio zinematografikoetarako. Gaur egun, saio bakoitzaren prezio ofiziala 5 euro da, eta UPV/EHUko ikasleentzako prezio berezia, berriz, 4 euro izango da.

Prezio berezi horretaz baliatzeko, ikasleek indarrean dagoen unibertsitateko txartela erakutsi beharko dute, UPV/EHUko ikasleak direla egiaztatzeko.

Egitaraua

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus