EHUagenda-2030-ODS4

4 GIHaren erronkak eta indikatzaileak: Kalitatezko hezkuntza

Irudia

Aukeratutako erronkak

4.3 Hemendik 2030era, gizon eta emakume guztiek kalitatezko prestakuntza tekniko, profesional eta goi mailakoa eskuratzeko berdintasunezko sarbidea dutela ziurtatzea, unibertsitate‐irakaskuntza barne.

4.4 Hemendik 2030era, nabarmen areagotzea enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak, batez ere teknikoak eta lanbidekoak, dituzten gazte eta helduen kopurua.

4.5 Hemendik 2030era, genero‐desberdintasunak ezabatzeahezkuntzan, eta berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea irakaskuntzako maila guztietan eta lanbide‐prestakuntzan pertsona ahulenei, desgaitasunen bat duten pertsonei, herri indigenei eta ahultasun‐egoeran dauden haurrei barne.

4.7 Hemendik 2030era, ikasle guztiek garapen iraunkorra sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen iraunkorrerako eta bizi‐estilo jiraunkorretarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako eta kulturak garapen iraunkorrari laguntzeko, hezkuntzaren bidez.

4.a Haurren eta desgaitasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.

 

Indikatzaileak

Indikatzailea 2017/18 2018/19 2019/20 2020/21 2021/22 2022/23
Matrikulatutako ikasleak. 36.249 39.562 43.521 43.630 43.351 43.505
Unibertsitateko lehen urtean diren ikasleak. 8.762 8.777 8.755 8.671 8.869 8.803
Eskaintza akademikoa (Graduko tituluak, masterrak, doktoregoak eta berezko tituluak). 274 280 322 379 383 383
Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GIH) laguntzen duten GrALen kopurua. 95 152     301 298
Ikasle gradudunak. 8.504 7.947 8.540 8.728 8.016 8.369
GIHetan laguntzen duten tesien kopurua. 5 4 5 9 4 8
GIHetan laguntzen duten ikertalde finkatuen kopurua. 10 10 8 11 9 22
Tituludunek jasotako gaitasunen balorazioa. 6,6 6,6        

Ikasleen gogobetetze maila UPV/EHUrekiko.

6,8 6,8 6,8 6,8 6,8 6,8
Iraunkortasunerako berrikuntza proiektuetan parte hartzen duten irakasleen kopurua. 137 234 394 459 558 828