home

Komunikazioen Ingeniaritza Saila

Irudia
Bilboko Ingeniaritza Eskola

Komunikazioaren Ingeniaritza saila Bilboko Igeniaritza Eskolan dago kokatua, eta 90 irakasle eta ikertzaile baino gehiago ditu, horietakin 30bat ikertzaile kontratatuak. Iraskaslego gehiena doktorea da. Seinalearen Teoria eta Komunikazioak eta Telematika Ingeniaritza jakintza arloen irakaskuntzaren arduraduna da. Sailak indar handiz hartzen du parte Telekomunikazioaren Ingeniaritza unibertsitate-masterrean, eta bi doktorego programetan. Bata, unibertsitate artekoa: "Informazioaren Teknologiak eta Sare Mugikorren Komunikazioak - TICRM", Kalitate Aipamena izan duena 2003-2004 ikasturtetik 2010-2011 ikasturterarte. 2011-2012 ikasturtetik Bikaintasuneranzko Aipamena du. Bestea, "Elektronika eta Telekomunikazioak" izeneko doktorego proprograma, sail desberdinen elkarlanaren ondorioz eskaintzen dena 2014z geroztik.

Komunikazioen Ingeniaritza sailak informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) esparruan egiten du lan. Ikerketa proiektuak orotarikoak dira, autonomikoak, nazionak eta Eruopa mailakoak, finanziazio bai publikoa bai pribatua jasoten dutenak. Proiektu gehienetan saileko taldeek, bai estatu mailako bai atzerriko beste inkerteta taldeekin egiten dute elkarlana.

Sailak guztiz ondo hornitutako irakaskuntza laborategiak ditu bai seinalearen prozesatze eta irrati-komunikazioarekin bai sarbide sare eta sare nagusi kabledun eta harigabeekin zerikusia duten irakasgaietarako. Ikasketa-laborategi horiez gain zortzi ikerketa taldeen laborategiek osatzen dute eskaintza.