Tituluaren gakoak
LHko Irakasle Teknikoaren Diploma maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluak eskatzen duen prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea egiaztatzen duen Ziurtagiri Ofiziala eskuratzera bideratuta dago, beren titulaziotik eratorritako arrazoiak direla-eta master ikasketetara sartu ezin dutenentzat. Hau da, Lanbide Heziketako titulazioa dutenentzat eta unibertsitate-graduaren parekoak diren ikasketa-mailarik ez dutenentzat.
Beraz, diploma honek beharrezko prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa ematen du, eta aukera ematen die Lanbide Heziketako titulazioetan irakasle tekniko moduan eskola emateko gaikuntza lortzeko egoera horretan dauden pertsona horiei.
Prestakuntzak 60 ECTS kreditu ditu, ikasturte bat irauten du, eta hiru modulutan banatuta dago (Generikoa, Espezifikoa eta Practicuma). Eskolak on-line modalitate semi-presentzialean emango dira, Practicumari dagozkion kredituak izan ezik; horiek aurrez aurrekoak izango dira.