Gakoak - Ondare Kudeaketa eta Banku Pribatua

TITULUAREN GAKOAK

Enpresa Institutuak 2008az geroztik antolatzen duen «Ondare Kudeaketako eta Banka Pribatuko Unibertsitate Aditua» tituluak finantza merkatuen eta produktuen oinarriei buruzko prestakuntza teoriko-praktikoa eskaintzen du, ondare eta inbertsioen kudeaketara zuzenduta.

Programak zenbait tresna eta ezagutza eskaintzen ditu, informazio ekonomiko eta finantzarioaren iturriak interpretatzeko, finantza merkatuak eta produktuak ikuspegi finantzario eta fiskal batetik ulertzeko, eta, aurreztaileen/inbertitzaileen beharren eta helburuen arabera (enpresak nahiz partikularrak izan), plangintza finantzario eta fiskal egoki bat egiteko gaitzea.

Titulu hau Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak akreditatu du finantza aholkularitzako jarduera egiteko, MiFID II Europako erregulazioaren eskakizunekin bat. Horren arabera, bada, finantza aholkularitza ematen duten langileek, nahitaez, batzorde horrek aitortutako titulazioa izan behar dute, bere jarduera egin ahal izateko.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Kreditu kopurua

34 ECTS kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

3.000 €

Irakaslekua

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Ondare Kudeaketa eta Banku Pribatua

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Finantza merkatuei, inbertsioen kudeaketari, banka pribatuari eta finantza aholkularitzari buruzko maila handieneko prestakuntza eskaintzen die profesionalei.
  • Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak akreditatu du aholkularitzaren jarduera egiteko (MiFID II-ko eskakizuna).
  • Irasleak akademikoak nahiz lehen mailako finantza erakundeetan aktibo dauden profesionalak dira.
  • Graduatutako pertsonen % 90ek baino gehiagok finantza esparruan dihardute.

Irteera profesionalak - Ondare Kudeaketa eta Banku Pribatua

IRTEERA PROFESIONALAK

Finantza eta aseguru erakundeetako inbertsio departamentuak, inbertsio bankuak, funtsen kudeatzaileak, finantza departamentuak eta arriskuen kudeaketako arduradunak, balore elkarte eta agentziak edo inbertsioen bitartekotza edo kudeaketari lotutako beste erakunde batzuk, zorroen aholkulariak, kontsultariak eta kudeatzaileak, finantza aholkularitzako enpresak, finantza agenteak, familia ondarearen eta Family Officearen kudeaketaren arduradunak, besteak beste.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak