Breadcrumb

Info_ORDEZKATU-2019/20an Gasteizen Heziketa Fisikoa minorra egiteko aukera

2020/21ean Gasteizen edo Donostian minor profesionalizanteak egiteko aukera

Bilboko Hezkuntza Fakultatearen (BHF), Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen (GHKF) eta Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen (HEFA) artean akordioa dago 4. kurtsoa beste zentroan egin nahi duten ikasleentzat:

  • 2019/20an Lehen hezkuntzan 3.maila BHFn egin duzuen 3 ikaslek, 2020/21ean GHKFko Heziketa fisikoa minor profesionalizatzailea egin ahal izango duzue
  • 2019/20an Lehen hezkuntzan 3.maila BHFn egin duzuen 2 ikaslek, 2020/21ean HEFAko Hezkuntza berezia minor profesionalizatzailea egin ahal izango duzue

 

Nola egin eskaria?

Lekualdatzea eskatu behar da helmuga-Fakultatean (Gasteizko GHKFn edo Donostiako HEFAn) lekualdatzeak eskatzeko epean. Bertatik erantzungo zaizue minor horretan plazaren bat duzuen edo ez. 1-3 mailetako ikasgai guztiak gaindituta izan behar dituzue eskaria bideratzeko, eta plazen esleipena espedientearen arabera izango da.