Plan-internacionalizacion-de-la-formacion

UPV/EHUko prestakuntza nazioartekotzeko plana

Irudia

Mundu globalizatuan goi mailako hezkuntza nazioartekotzea oinarrizko elementua da, sendo bultzatu beharrekoa. Unibertsitateek bi erronka nagusi dituzte: batetik, gai izan behar dira hizkuntza eta kultura anitzeko inguruan lan egiteko gaitasuna izango duten pertsonak prestatzeko; bestetik, ematen duten prestakuntzagatik nazioartean ezagunak eta aintzat hartuak izan behar dira, horrela, gai izango baitira beste herrialde batzuetako ikasleak erakartzeko.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea mundura irekita dago, eta Europako eta munduko unibertsitateen pare egon nahi du. Horrela, bada, maila hori lortzeko, nazioartekotzea unibertsitateko jarduera guztietara hedatu beharra dago. Beraz, UPV/ EHUrentzat garrantzia handikoa da prestakuntzaren nazioartekotzea, eta mundu osoko unibertsitate eta erakundeekin lankidetzan aritzea bultzatzen du.

Nazioartekotzea, baina, ikasleak eta langileak mugikortasun programatan izatea baino gehiago da. Hirugarren hizkuntza batean ikasteko aukera ere bada, curriculuma nazioartekotzea edo nazioarteko titulu bikoitzak bultzatzea; izan ere, ezagutza teknikoez gain, hizkuntza eta kultura gaitasunak lortzea eta inguru aldakorretara egokitzeko gaitasuna gero eta gehiago hartzen dira aintzakotzat lan munduan.