Breadcrumb

Gakoak - Unibertsitate Espezializazioa Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza

Tituluaren gakoak

Titulu honek profesionalen prestakuntza errealitate dinamiko eta aldakorrera egokitzeko beharrari erantzuten dio Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman, prestakuntza eta espezializazio maila handia eskatzen baita. Haren helburua da Gizarte Zerbitzuen kudeaketari buruzko prestakuntza eskaintzea, beharren testuinguru berri batean, non pertsonen eta taldeen kudeaketa eta zerbitzuak diseinatzeko, planifikatzeko, ebaluatzeko eta berritzeko erronkari heldu behar zaion.

Gaur egungo gizarteen ezagutzari eta haren baitan sortzen diren premia eta arazoak identifikatzeari lotutako gaitasunak erakusten dira. Gizarte planak eta proiektuak diseinatzeko, berritzeko, planifikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna ematen du, nazioarteko paradigmak eta beste esperientzia batzuk abiapuntutzat hartuta.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

15

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Abendua 2025

Kreditu kopurua

31 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.700 €

Irakaslekua

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea

Arduraduna

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitate Espezializazioa Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza

Irudia

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Gizarte zerbitzuen kudeaketan eta berrikuntzan espezializatutako graduondoko bakarra da, EAEn.
  • Lanean dauden profesionalei gaian etengabeko prestakuntza jasotzeko aukera ematen die.
  • Bestelako tituludunei ikasten jarraitzeko aukera ematen die, gizarte zerbitzuetan lan egiteari begira.
  • Irakasle taldean profesionalak eta irakasleak daudenez, prestakuntza teorikoa eta praktikoa bermatzen da.

Irudia - Unibertsitate Espezializazioa Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza

Irudia

Irteera profesionalak - Unibertsitate Espezializazioa Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza

Irteera profesionalak

  • Administrazio publikoan; zehazki, Eusko Jaurlaritzaren, foru diputazioen eta udalen gizarte zerbitzuetan, eta, bereziki, kudeaketa postuetan.
  • Gizarte zerbitzuen arloan lanean diharduten hirugarren sektoreko erakundeetan.
  • Titulartasun publikoko zerbitzuak kudeatzen edo beren zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa pribatuetan.
  •  Arlo sozial, sanitario eta soziosanitarioaren ikertzaileak institutuetan eta unibertsitatearen edo erakunde pribatuen mendeko beste ikergune batzuetan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak