Breadcrumb

Gakoak - Berezko Masterra Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa

TITULUAREN GAKOAK

Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa (OS eta OK) garapenaren eta gizarte ongizatearen oinarrizko zutabeak dira. Masterrean behar diren ezagutzak eta tresnak eskuratzen dira OSren eta OKren arloko esku hartzeak egiteko, egungo osasun eredu biomedikoa eredu biopsikosozial baterantz bideratuz.. Horretarako, osasunaren oinarriak eta bere determinatzaile sozialak, osasunaren sustapena eta osasunaren ikuspegi positiboa landuko dira.

Berrikusiko dira OS eta OKren arloetan lan egiteko ikuspegiak, lurraldean eta komunitateekin jardutetik ingurune eta politika osasungarriak sustatzeraino, eta osasun-jokabideen hobekuntzari helduko zaio, bizitzarako eta ongizate emozionalerako trebetasunak sustatzeko ikuspegitik. Azkenik, eskuratuko dira OS eta OK arloetan esku hartzeak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko oinarrizko tresnak.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Abendua 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

2.900 €

Irakaslekua

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Harremanetarako


946015167

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Programa oso bat eskaintzen du, OS eta OKren esparruan lan egiteko egungo prestakuntza beharrak biltzen dituena.
  • Diziplina anitzeko izaera du, errealitate profesionalarekin lotuta.
  • Online prestakuntza, tutoretza pertsonalizatuarekin eta aurrez aurreko hautazko saioekin. Ikasleen egoera profesionaletara eta prestakuntza premietara egokituta.
  • Ikasketak online dira, banan banako tutoretzarekin eta hautazko saio presentzialekin, ikasleen egoera profesionalen eta prestakuntza premien arabera.
  • Praktikak eskaintzen dira administrazio publikoan eta beste erakunde batzuetan.

Irudia - Berezko Masterra Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa

Irudia

Irteera profesionalak - Berezko Masterra Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa

Irteera profesionalak

Masterrak osasunaren sustapenean eta osasun lan komunitarioan oinarritutako lanpostuetan lan egiteko prestakuntza eskaintzen du. Gainera, lantzen diren gaitasunak baliagarriak izan daitezke osasunaren sustapena ardatz ez duten baina osasuna hobetzeko eta osasunean esku hartzeko modua duten lanpostuetan. Besteak beste:

  • Osasun sustapeneko teknikariak, administrazio publikoetan dihardutenak (osasun sailak, udalak, diputazioak).
  • Osasun komunitarioko teknikariak, osasun erakundeetan dihardutenak.
  • Osasunaren edo osasun komunitarioaren sustapeneko teknikariak, gizarte erakundeetakoak edo fundazioetakoak.
  • Osasun komunitarioa eta osasunaren sustapena ikertzen duten ikertzaileak, ikerketa erakundeetan edo unibertsitateetan dihardutenak.
  • Osasun komunitarioaren eta osasunaren sustapenaren arloko irakasleak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak