Informazio orokorra GLOBAL TRAINING 2019

Informazio orokorra GLOBAL TRAINING 2019

2019ko GLOBAL TRAINING programaren edukia eta ezaugarriak

1. Planteamendua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Europan zein mundu osoan sortzen ari diren errealitate berriei eta etorkizuneko erronkei irtenbide eraginkorrak eman nahian, atzerrian praktikak egiteko "Global Training" izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, EAEko gazteak atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresetan/erakundeetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten barruan.

 

2. Global Training programaren helburuak

  • Gazteen nazioartekotzea bultzatzea, jarduera profesional batekin zuzenean lotutako praktikak eginez atzerrian.
  • Kohesio ekonomikoa eta soziala bultzatzea, eragile desberdinen arteko lankidetzaren bidez, eta gaztearen zein enpresa hartzailearen onura bilatzea.
  • Nazioarteko ikasketa praktikoaren zeregina indartzea, herritartasuna, ezagutza, kultur arteko elkarrizketa eta beste herri eta kultura batzuetara irekitzea bultzatzen dituelako.

 

3. Partehartzaileak

Atzerriko praktiketako beken programan parte hartu nahi dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Hautapen-prozesua amaitu aurretik graduko goi mailako unibertsitate titulua edo goi-mailako lanbide heziketako titulua eduki behar da.
  • Ingeleseko B1 maila eduki behar da (Goi Mailako Graduko Lanbide Heziketarako) eta B2 maila (Unibertsitate TItuludunentzat). Horretarako, proba bat -ahozkoa eta idatzia- egingo da beka lortu nahi duen pertsonaren jakintzak zehazteko. Xede-herrialdeko hizkuntzan dituzun ezagutzak ere balioetsiko dira.
  • Deialdiaren urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez edukitzea.
  • Administrazio auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtetan aurreko 10 urteetan.
  • Hautagaitzaren profila hartuko duen atzerriko enpresak edo erakundeak eskatzen duen profilera egokitzea.
  • Unibertsitate.tituludunentzako antzeko prestakuntza helburu duten beste edozein laguntzaren onuradun ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak atzerrian egiteko aukera izan bada.
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor-arloko edo administrazio-arloko zehapenik ezarrita ez edukitzea, eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekuaren eraginpean ez egotea.

 
4. Hautaketa egiteko irizpideak:

  • Atzerriko enpresa hartzailean egin beharreko lanerako profil profesional egokia.
  • Atzerriko enpresa hartzaileak garatzen duen jarduera-esparruan prestakuntza espezifikoa izatea.
  • Bekaduna hartuko duen herrialdeko hizkuntza edo enpresa hartzailearen lan-hizkuntza ezagutzea.
  • Programarako eta eskainitako jardueretarako motibazio-faktoreak.

 

5. Beken ezaugarriak

5.1. IRAUPENA

  • Beken gutxieneko iraupena 6 hilabetetakoa da.
  • Enpresak luzatuko ahal du bekadunaren egonaldia beste 1 eta 6 hil gehiagotan, bekadunaren eginarekin gustura bada, luzapen hori web gunean argitara emandako eskaintza bakoitzean ezarritako baldintzekin bat etorrita eginen delarik. Enpresa guztiek ez dute erabakitzen egonaldia luzatzea (kasuan kasu egingo dute). Enpresaren erabakia da luzapenaren aukeraz baliatzea.
  • Bekaren hasieran bi astetako prestakuntza saioa emango da, hautatutako pertsonei eskainiko zaie helburuko enpresara joan aurretik.

5.2. ORDUTEGIA

  • Ordutegia enpresa lankideak zehaztuko du, bertako pertsonalaren lanaldia erreferentzia hartuta, nahiz prestakuntza praktikoak astean, gehien dela, 40 ordu eta, gutxienera, 25 ordu izan.
  • Praktiketan den bekariak ez du ezelako lan harremanik izango enpresarekin eta, horregatik, ez da lan kontraturik formalizatuko alde bien artean praktika aldiak dirauen bitartean. Praktika aldia amaitu baino lehen lan harremana ezarri nahi bada, praktiketan den bekadunak uko egin beharko dio espresuki Global Training programa aplikatzeari eta berori idatziz jakinarazi beharko dio UPV/EHUri, enpresak ere ontzat eman ondoren.

5.3. BEKEN EKONOMI EKARPENA ETA ASEGURUAK

  • Lehenengo 6 hiletan zehar:
  • Beka bakoitzak lehenengo 6 hiletan izango duen ekonomi ekarpena 1.400 eurotakoa izango da hilean eta Euskal Gobernuaren industri sailaren eta programa hau finantzatzen duten euskal erakundeen konturakoak izango dira. Lehenengo 6 hiletan zehar, praktiketako bekariak ez du enpresaren edo erakunde anfitrioiaren ezelako ekonomi ordain gehigarririk jasoko, Global Training programak oso-osorik finantzatutako esleipena baitauka.
  • Praktiketan egingo dituen lehenengo 6 hiletan, bekariak istripu eta gaixotasunetarako aseguru poliza baten babesa izango du, bai eta aseguru mediko bat eta Euskal Herriko Unibertsitateak xede honetarako sinatuta duen erantzukizun zibilerako beste aseguru bat ere.
  • Luzapeneko hiletan zehar (enpresak hala erabakiko balu):
  • Luzapen aldietarako, ez euskal gobernuak ez UPV/EHUk ez dute diru kopururik jarriko eta enpresaren kargurakoak izango dira bekariarentzako ekarpen ekonomikoa egoki leritzoketen kopuruan, bai eta aseguruen ordaintzea ere. Informazio hau egon badago askotan web gunean aurkeztutako eskaintzetan. Enpresak erabaki beharrekoa delarik, luzapena bekadunaren lanaren eta enpresaren egoeraren menpe egongo da.

 

6. Bekadunaren konpromisoa

Honako konpromiso hauek hartu behar ditu praktiketako bekadunak:

  • Ahal denik eta gehien aprobetxatzea enpresak eskaintzen dituen praktiken aukerak.
  • Enpresak agindutako zereginak egitea.
  • Enpresaren erregelamenduak eta arauak errespetatzea.
  • Enpresako eta erakunde gestoreko tutoreekiko harremanak mantentzea.
  • Enpresan gertatutako eta bertako dokumentu guztiak erabateko isilekotasunean mantentzea, bertan den bitartean nola beka amaitu eta gerora ere. Honetarako, "praktiketako bekadunak" espresuki sinatuko du isilekotasunerako klausula enpresaren alde.
  • Erakunde gestoreak (UPV/EHU) eskatuko lizkiokeen eginkizunen txostenak egin eta igortzea, kasuan kasu ezarrita legokeen jarraipen prozedura aintzat hartuta.