INFORMACION_PATRIMONIO_DONACIONES_UPV

UPV/EHUra Dohantza

Dohaintzak onartzeko ohiko prozedura

  1. Hasiera: Aurkeztu dohaintza inprimaki betea, Ondare eta Kontratazioetarako Gerenteordetzari zuzendutakoa.
  2. Txostenak: Dokumentua jaso ondoren, dagozkien txostenak eskatzen zaizkie dohaintzaren hartzaileari (ikastegia, saila, campusa, etab.) eta hori barne hartzen duen Campuseko Gerenteordetzari. Txosten horiek balorazio ekonomikoa eta Ondare Zerbitzuaren txostena izango dira.
  3. UPV/EHUko gerentziak dohaintza onartzeko egindako proposamena.
  4. UPV/EHUko errektoreak dohaintza onartzeko hartutako erabakia.
  5. Jakinarazpena: hartutako erabakia jakinaraziko zaie prozeduran parte hartzen duten alderdi guztiei.
  6. Dohaintza formalizatzea, entrega aktaren edo, hala badagokio, eskritura publikoaren bidez. Diru-dohaintzen kasuan, adierazten den UPV/EHUko kontuan dagokion zenbatekoa sartuta gauzatuko dira.
  7. UPV/EHUren ondasun eta eskubideen inventariumean inskribatuko da eta, ondasun higiezinen kasuan, jabetzaren erregistroan ere bai.
  8. Dohaintza egiten duenak horrek dakartzan onura fiskalez baliatu nahi izanez gero, gerenteak egindako ziurtagiria emango zaio. Ziurtagiri horrek, irabazteko asmorik gabeko erakundeen eta mezenasgorako zerga pizgarrien zerga araubideari buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen arabera, dohaintza egin dela egiaztatzen du.