14dokto

Convocatoria de contratación para realizar una tesis doctoral <br> Joxan Artze 2023

JOXAN ARTZE DOKTOREGO AURREKO IKERKETA PROIEKTUEN SARIA

DEIALDIAREN XEDEA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker sorturiko Mikel Laboa Katedraren helburu nagusietako bat da euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea. Horretarako, Katedrak bere sorreratik jorratu du doktorego tesien bidea, ikerketa laguntzeko beste ekimenen artean.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuak aipaturiko helburu nahiz ildoa partekatzen ditu eta, Mikel Laboa Katedrarekin batera, Joxan Artze sortzaile gipuzkoarraren oroimena ohoratu nahi du, haren izeneko ikerketa-saria sortuaz, haren bizitza artistikoko alor baten inguruko ikerketa sustatzeko helburuarekin: XX. mendearen bigarren erdiko euskal lirika.

Hori guztia kontuan izanik, deialdi honen xedea honako hau da: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sinaturiko lankidetza-hitzarmenaren esparruan, Joxan Artze Doktorego Aurreko Ikerketa Proiektuen Saria izenburuarekin deialdi publikoa argitaratzea doktorego-tesia euskaraz egiteko honako ikerketa-lerro honekin erlazionaturiko ikergai baten inguruan:

XX. mendearen bigarren erdiko euskal lirika, egileak, obrak, nahiz horien itzulpenak; euskal poesia nahiz narratiba eta drama lirikoak, euskal lirikaren lotura beste literatur genero eta arteekin, XX. mendearen bigarren erdiko egile lirikoak, horien eragina ondoko literaturan nahiz, oro har, kultur sorkuntzan eta itzulpengintzarekiko loturak.

PROZEDURA

2023an doktorego aurreko kontratu bat finantzatuko da.

Kontratatuak izan daitezkeen hautagaiek masterra edo horren baliokidea amaituta izan beharko dute kontratua sinatzeko unean (2023an).

Mikel Laboa Katedrak izendatutako hiru adituz osaturiko hautaketa-batzordeak baloratuko ditu aurkezturiko curriculumak eta tesi-proiektuak. Baremoak zehaztu ondoren, puntu gehien duenetik gutxienekora doan zerrenda egingo du. Puntuazio altuena lortu eta kontratatua izatea merezi duen hautagaiaren izena proposatuko dio Mikel Laboa Katedraren zuzendariari, bai eta horren ordezkoen izenak, uko egiteak edo beste edozein gertaera konpontzeko. Batzordeak gurako guztiei edo batzuei elkarrizketa pertsonalak egitera dei egin ahal izango die. Batzordeak laguntzak eskuratu nahi dituzten eskatzaileen soslaiei egoki iritziko ez balie, 2023an kontraturik egin gabe utz liteke.

Aukeratutakoak doktorego aurreko urte beteko kontratu bat lortuko du, beste hiru urtez luzatzeko modukoa, Euskal Herriko Unibertsitateko sail edo institutu batean tesia egiteko. Laguntzen ezaugarriak "UPV/EHUko Ikertzaileak Prestatzeko Kontratazioa Egiteko Deialdia (2022)" deialdiaren 5. oinarrian jasotakoak izango dira. Matrikulazio-gastuak aukeratutako doktoregaiak ordainduko ditu.

Doktorego aurreko kontratu hori UPV/EHUren bidez formalizatuko da.

Tesiaren defentsa kontratua amaitu baino lehen egingo balitz, kontratatuak Doktore-titulua eskuratzen duen hilaren azken egunean etengo da kontratua. Kontratatuaren obligazioa izango da tesiaren defentsa-data aurretiaz (gutxienez aste bete lehenago) jakinaraztea Mikel Laboa Katedraren zuzendariari.

Doktoregaiak urtero aurkeztuko dio Mikel Laboa Katedraren zuzendariari, irailaren 15a baino lehen, urtean egindakoaren txostena eta hurrengo urteko eginkizunen aurreikuspena. Txosten hori tesi-zuzendariak sinaturik entregatuko da. Txostenaren ebaluazioaren arabera berrituko da kontratua, betiere aurrekontu nahikoa izanez gero.

ESKARIAK

Eskariak paperez MIKEL LABOA KATEDRAREN ZUZENDARIARI bidaliko zaizkio, Katedraren egoitzara (Mikel Laboa Katedra. Carlos Santamaria Zentroa, B2 bulegoa. UPV/EHUren Gipuzkoako Campusa. 20018 Donostia).

Deialdi honekin batera doan eskari-orria betez aurkeztuko dira UPV/EHUren Erregistro Orokorraren edozein bulegotan (http://www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html); Herri Administra-zioen Araubide Juridikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legeko 38.4 artikuluaren arabera ere aurkez daitezke.
Eskariak aurkezteko epea: 2023ko maiatzaren 23ra arte.
Eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

- NANaren fotokopia.

- Curriculum vitaea eta curriculumean aipaturiko merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentuen kopia. Egiaztatu gabeko merituak ez dira baloratuko.

- Norberaren ikasketen espedientea (Doktoregoko ikasketetara edo Ikerkuntzako Master Ofizialera sarbidea ematen duen tituluaren ikasketen espedientea), non lortutako kalifikazio guztiak eta horien datak agertzen diren. Espedientean agertu behar du titulua eskuratzeko egin behar diren irakasgai edo kreditu guztiak egin direla.

- Doktorego-tesiaren proiektuari dagokion txostena, tesiaren eta saileko/institutuko zuzendarien oniritziekin. Proiektuak euskaraz idatziko dira.

- Tesiaren zuzendariaren curriculum vitaea, erabili ohi diren formatuetakoren batean.

- Merezimenduak barematzeko esanguratsutzat jo litekeen beste edozein dokumentu.

- Aurkeztutako dokumentuen zerrenda (I Eranskina).

Dokumentu horiek paperean aurkezteaz gain, pio.perez@ehu.eus helbidera bidaliko dira dokumentu hauen artxibo elektronikoak:

- Eskari-orria, behar bezala beteta.

- Doktorego-tesiaren proiektuari dagokion txostena.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Proposamenak honako irizpide hauei jarraituz ebaluatuko dira:

- Proiektuaren ebaluazioa: doktorego-tesia egiteko proiektuaren eta metodologiaren helburuak eta interesa: gehienez 50 puntu.

- Doktoregaiaren espedientea: CVa eta espediente akademikoa: gehienez 20 puntu.

- Tesi-egitasmoaren Zuzendariaren CVa: gehienez 20 puntu

- Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondarea baliatzea eta horren balioa nabarmentzea ekarriko duten proiektuak lehenetsiko dira: gehienez 5 puntu.

DATAK ETA INFORMAZIOA

Eskariak aurkezteko epea: 2023ko maiatzaren 23 arte.
Hautatuen izenak eta ordezkoen zerrenda argitaratzeko eguna: 2023ko ekainaren 15, beranduenik.

Kontratua sinatu eta tesia egiten hastea: 2023.

Deialdiaren inguruko gorabeherei buruzko galderak honako helbide elektroniko honetara zuzenduko dira: pio.perez@ehu.eus

Mikel Laboa Katedrak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ahaleginak egingo ditu doktorego-tesia argitaratua izan dadin.

 

Documento con información adicional: