TALLER-II Curso anual Mindfulness en la vida cotidiana

"Mindfulness en la vida cotidiana" ikastaroaren bigarren edizioa (AZP eta IRI)

Aurkezpena

Ikastaro honen bigarren edizioa UPV/EHUko Arreta Psikologikorako Zerbitzuak unibertsitatean lan egiten duten pertsonen ongizatearen alde egin duen apustuaren emaitza da.

Mindfulness edo arreta osoak uneko momentuan erabat kontziente izateari egiten dio erreferentzia.

Gure eguneroko bizitzan erabat kontziente izateak estresa murrizten du eta berez ekartzen ditu lasaitasuna eta ongizatea.  Hori erakusten dute hainbat azterlan zientifikok, eta onuragarritzat jotzen dute gure osasunerako, gogorako eta oreka emozionalerako.

Hala ere, mindfulnessa «praktikatzeak» egiten digu benetan mesede, ez ezagutzak berak edo ezagutzaren kontzeptualizazioak (osasuntsu jateak egiten digu mesede, eta ez dieta osasuntsuen ezaugarriak ezagutzeak).

Praktikatzeak aukera ematen digu larritasunak edo estresak sortzen dituen automatismoak ezagutzeko eta, berez eta egiaztatzeko moduan, lasaitasuna eta denboran iraun dezakeen ongizate naturala ekarriko diguten beste batzuk sortzeko.

Helburuak

Mindfulnessa praktikatzen laguntzea, behin eta berriro praktikatuz gero gure eguneroko bizitzan berezkoak balira bezala sar daitezkeen ariketa erraz batzuen bidez, arreta osoa uneko momentuan izatera hel gaitezen, eta horrek estresa murrizten lagun diezagun.

Ordutegia

  • 15.00 a 18.00 hs.

Datak eta tokiak

  • Gipuzkoako Campusa (astelehenetan): urriak 14 eta 28, azaroak 11 eta 25, abenduak 9, urtarrilak 13 eta 27, otsailak 10 eta 24, martxoak 9 eta 23, apirilak 20, maiatzak 4 eta 18, ekainak 1 eta 15. LEKUA: HEFAko dinamika gela (3. solairua).

  • Bizkaiko Campusa (astearteetan): urriak 15 eta 29, azaroak 12 eta 26, abenduak 10, urtarrilak 14 eta 28, otsailak 11 eta 25, martxoak 10 eta 24, apirilak 21, maiatzak 5 eta 19, ekainak 2 eta 16.  LEKUA: Master eta Doktorego Eskolako 7. gela. Bibliotekaren eraikina. Leioa.

  • Arabako Campusa (asteazkenetan):  urriak 16 eta 30, azaroak 13 eta 27, abenduak 11, urtarrilak 15 eta 29, otsailak 12 eta 26, martxoak 11 eta 25, apirilak 22, maiatzak 6 eta 20, ekainak 3 eta 17. LEKUA: Elurreta Ikasgelategiko bilera gela (2. solairua)

Irakaslea

Mercedes Sainz. Willigis Jaeger eskolako zen maistra. Mindfulnesseko irakaslea.

Izena ematea

Plaza kopuru mugatua. Izen ematea baieztatzeko, mezu bat bidaliko da elektronikora.

Informazioa

OHARRA: Ikastaroan parte hartuko dutenei eskatzen diegu, mesedez, koltxoneta, pashmina edo manta mehea eta galtzerdi motzak ekar ditzatela.