IKD-Jendartea-2019

IKD-Jendartea 2019. EHUagenda 2030: IKD i3 esperientzien elkargunea

IKD i3 logoak

Aurkezpena:

UPV/EHUk 2019. urtean eguneratu du bere IKD ikaskuntza-irakaskuntza eredua (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa) Europa mailan sustatzen ari diren orientazio pedagogikoekin eta gizakioi eta planetari eragiten diguten arazo handiei erantzuteko Garapen Iraunkorreko 2030 Agendak biltzen dituen helburuekin bat etortzeko. Horren guztiaren emaitza IKD i3 estrategia da, ikaskuntzaren, ikerketaren eta Iraunkortasunaren artean, elkarren biderkatzaile diren harremanak lantzen dituena (ikaskuntza x ikerketa x iraunkortasuna), ulertzen baitugu biderkaketa horren produktuak unibertsitate honetan ikasten duten pertsonen formakuntza indartuko duela. Elkargune honetan norabide hau hartu duten lehen ekintzak partekatuko dira, eta haien arteko elkarrizketa eta trukea erraztuko dituzten dinamikari hasiera emango zaio.

IKD i3 estrategiaren norabidea dagoeneko hartuta duten esperientziak erakusteko aukera izango da. GIHekin bat egiten duten ikaskuntza-irakaskuntza proiektu berritzaileak eta era askotako ekimenak aurkeztu ahal izango dira poster formatuan. Horretarako argibideak laster argitaratuko dira webgune honetan.

Tokia eta data:

2019ko azaroaren 13an, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Leioa).

Programa:

9:30

Jardunaldiaren irekiera: Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetza (BGKKE): EHU Agenda 2030, IKD i3 estrategia.

10:00

Esperientzien mahai-ingurua. Honako hauek parte hartuko dute:

  • Ocean i3:Euskadi-Akitania mugaz gaindiko kostaldearen plastikoek eragindako kutsaduraren murrizketa. Julieta Barrenechea, Euskampus-Université de Bordeaux
  • Justizia Soziala Lab Klinika Juridikoa. Juana Goizueta, Zuzenbide Fakultatea
  • Gaztenpatia: Euskal Fondoarekin elkarlanean praktika kurrikularrak, boluntarioak eta gradu amaierako lanak egiteko aukera. Enkarni Gomez, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa
  • Hezkuntza Berrikuntzako Proiektua: gardentasuna eta genero ikuspegia berrien idazkeraren irakaskuntzan. Leire Iturregui, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
  • Campus Bizia Lab:  UPV/EHUren Arabako Campuseko ortu eko-didaktikoa. Dani Zuazagoitia, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Dinamizatzaile: BGKKE

11:45

Kafe eta elkarrizketarako saioa gaika antolatutako IKD i3 lantzen duten posterren inguruan.

12:45

Erakundearen aitortza honako hauei:

  • “Berraktibatu+ Unibertsitateak: eraiki dezagun etorkizun iraunkorra” ekimenean parte hartu duten ikastegiak
  • Docentiaz-9 deialdian ebaluazio bikaina jaso duten irakasleak
  • edIKDit-18 eta edIKDit-19 zigilua lortu duten Irakasle taldeak
  • AUDIT KBBSren ezarpen positiboaren ziurtagiria duten ikastegiak

 

Izen-ematea:

Esperientziak bidaltzen dituzten pertsonek nahiz hori egiten ez dutenek 2019ko urriaren 31 baino lehen erregistratu beharko dute.