VOLVER

BLOQUES

Blokeak

Blokeek informazio edo funtzionalitateak gehitzen dizkiete ikastaroei. Bi gunetan azal daitezke:

  1. “Ikastaroko Blokeak” izenekoa zabalduz (ondoko irudian 3 bloke ezberdin dituelarik)
  2. Eskuinaldeko zutabean blokeei egokitutako gunean
Ikastaroko blokeak

Ikastaroko edukien osagarri gisa interesgarriak izan daitezke. Baina kontuan izan behar da 1) blokeetako edukia ez dela mugikorretako aplikazioetan agertzen eta 2) pantaila estuetan, orriaren behealdean azal daitezkeela.

Helburu ezberdina duten bloke pila daude (duela gutxiko aktibitatea, saioa hasitako erabiltzaileak, jardueraren emaitzak …). Bloke erabilgarri bat,  HTML blokea da, zeinak edukiak alboetako barretan libreki gehitzea ahalbidetzen duen (irudiak, estekak, erabiltzailearen tuit-ak …)

Orri baten baitan bloke bat gehitu

Orri baten baitan  blokeak gehitzeko, Ikastaroko blokeak  zabaldu eta ondoren "Gehitu blokea" aukeratu beharko da (eskuinaldean behealdean).

Blokeak gehitzeko botoia

Blokeen konfigurazio aukerak

Blokea gehitu ondoren, beronen konfigurazioa zehazteko ikonoan sakatu beharko da.

Bloke egutegia itxuratzeko botoia

Zenbait blokek atal bereziak dituzte- duten erabileraren arabera. Guztietan aldiz, bi atal agertzen dira, kokapena eta ikusteko modua.

Non agertuko den bloke hau

 

Blokearen kokapena

Atal honetan blokea non azalduko den zehaztu ahal izango da:

  1. Blokearen jatorrizko kokapena: Blokea sortu zeneko jatorrizko kokapenari buruzko informazioa ematen du
  2. Erakutsi orri-mota hauetan: hiru aukera eskaintzen ditu:
    • Edozein motatako ikastaroko hasiera-orria:
    • Edozein ikastaro orri: aurrekoan aipatutako gauza bera
    • Edozein orri: orri guztietan, orriaren arabera bere kokagunea alda dezakeen arren
  3. Lehenetsitako kokapena: ondoko aukerak aurkezten dituelarik:
    • “Ikastaroko blokeak” atalean, hiru zutabeekin (A, B, C)
    • Eskuinaldeko zutabean blokeei egokitutako gunean
  4. Lehenetsitako pisua: beste blokeekiko non azaltzea nahi den. -10 goialdean jarriko du, 10 behealdean, 0 neutral da.

Orri honetan

  • Ikusgai - Bai edo ez
  • Kokapena- hemen zehatz daitezke orrian izango duen kokapenari buruzko gurariak.
  • Pisua:  hemen orrian izango duen pisua adierazi daiteke
Irudia